Zeinu Hizkuntza online ikastaroa irakasleentzat

Aurkezpena

 “Zeinu Hizkuntza” online ikastaroa  hiru campusetako UPV/EHUko irakasleentzat antolatu dugu (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Ikastaroaren antolaketa

Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa da eta ikastaroa multimedia plataforma baten bidez egiten denez, ordutegia malgua izan da, irakasle bakoitzak bere ordutegia antolatu dezakeelarik. Ikastaroa jarraitzeko tutore bat esleitzen da. Ikastaroa Euskal Gorrak, Gorren Elkarteko Euskal Federakuntzarekin antolatu da.

Datak

Urtarrilaren 10etik 21era

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko ordenaren arabera eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoa jarraituz esleituko dira, 120 plaza osatu arte.

Parte hartzaile kopurua

Ikastaro bakoitzean 20 plaza daude eta guztira 6 ikastaro eskainiko ditugu.

Izen ematea epea

Abenduaren 9tik 14ra eta formularioa bete behar da, hurrengo estekaren bidez

Onartutako pertsonak

Baieztapen mezu elektronikoa bat bidaliko da onartutako partaide guztiei.