Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Oro har, gizarteari eta, zehazkiago euskal gizarteari doktoregoko hezkuntzarako eskaintza ematea, nazioarte mailan behar beste aitortua, eskariarekiko sentibera eta lehiakortasun, garapen iraunkor eta gertuko inguruarekiko gizarte kohesioa areagotzen lagunduko duena, honako hauek bitarte direla:

  • Bere esku utzitako baliabideen gestio eraginkor eta gardena.
  • Kalitatezko hezkuntza eskaintza zabala.
  • Pertsonen prestakuntza integrala, bikaintasuna eta diziplina artekotasuna sustatuz.
  • Hezkuntza eskaintzaren difusioa eta laneratze eta enplegagarritasunaren sustapena.
  • Nazioarteko mailan izen handiko unibertsitateekiko eta ikerkuntza eta hezkuntzarako erakundeekiko harremanak sustatuz.

Ikuspegia

  • Nazioartean aitortua izatea jakintzaren sorreran eta transmisioan izandako erdiespenengatik, bai eta lehiakortasunari, garapen iraunkorrari eta inguruko gizarte kohesioari eginiko ekarpenengatik ere.
  • Doktorego Eskolaren jardunenan ari diren pertsona guztien asetasuna lortzea, bai eta eragile sozial eta ekonomikoen konpromisoa ere.
  • Talentua erakartzeko, tokikoa eta globala konbinatzeko eta diziplina artekotasuna eta kultura  artekotasuna sustatzeko gai izatea (Eman ta zabal zazu).

Balioak

  • Kalitatea, bikaintasuna eta nazioarteratzea, unibertsitate jardunaren berezko ezaugarri gisa.
  • Etika, banakakoarengandik kolektibotasunera hedatzen den jarrera global moduan, solidaritate eta iraunkortasunerako behar diren baldintzak sortzeko, inguruarekiko etengabeko hartu-emanetan ari den erakundea baita.
  • Berrikuntza, amaierarik gabeko bilatze jarrera gisa.
  • Transferigarritasuna, gure jarduera gizartearen premiei begira jartzeko orientazio gisa.
  • Pertsonen garapena, inpartzialtasuna, berdintasuna eta tolerantzia oinarri hartuta.
  • Eraginkortasuna eta iraunkortasuna baliabideen erabileran.
  • Gardentasuna Doktorego Eskolaren jarduera guztietan oro.