Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

OLALLA MARTINEZ GONZALEZ

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
olaia.martinez@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean Elikagaien Zientzia eta Teknologian Lizentziatua (2002) eta Doktorea (2008). Institute of Food Research-n (EB) egindako doktoretza-osteko egonaldiarekin osatu zuen bere formazioa, José Castillejo diru-laguntzari esker (2012). UPV/EHUn irakasle, atxikia 2010etik eta agregatua 2017tik.

Elikagaien Zientziako eta Teknologiako Graduan eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduan eskolak ematen ditu, elikagaien legerian, kalitatean eta segurtasunean. Gradu osteko programetan elikagai-ehundurak kalitate kontrolean dituen aplikazioei buruzko irakasgaiaren koordinatzailea da. Ikasturte guztietan Gradu Amaierako Lanen zein Master Amaierako Lanen zuzendari izan ohi da. Irakaskuntza-metodologia aktiboen formakuntza eta ezarpenean esperientzia du eta hezkuntzaren berrikuntzarako proiektuetan inplikatuta dago (2009-), zeharkako gaitasunen lanketa ardatz. Hain zuzen ere, Zehargaituz IKD talde egituratuaren kide da, gaitasun transbertsalak era koordinatuan ebaluatzeko ikerketa-ildoa jorratzen duena.

Elikagaien ezaugarri fisiko-kimikoetan eta sentsorialetan egin du bere ikerketa-ibilbide nagusia, ehunduraren azterketari arreta berezia eskainiz. Aipatzekoak disfagiarako elikagaien eta glutenik gabeko elikagaien esparruan egindako azken urteetako lanak. 2018tik GLUTENS talde egonkorrean dihardu ikerlari. Ekoizpen zientifikoa honako estekan kontsulta daiteke: https://orcid.org/0000-0002-7584-1977.