Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Calidad y Seguridad Alimentaria

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programara sartzeko, aurrez profil hau izatea gomendatzen da: Elikagaien Segurtasunaren eta Kalitatearen arloko gaitasunak eta jakintza, edo horren antzeko edo horri lotutako titulazioak.

XSLaren edukia

No se contemplan

Merituak baloratzeko irizpideak ondorengo baremoaren araberakoak izango dira:

1. Graduaren edo Lizentziaturaren batez besteko nota

a) Elikagaien Zientzia eta Teknologia: Ohorezko Matrikula 25; Bikain 20; Oso Ongi 15; Nahiko 10.

a) Kideko titulazioan: Ohorezko Matrikula 20; Bikain 15; Oso Ongi 10; Nahiko 5.

2. Masterreko batez besteko nota

a) Elikagaien Zientzia eta Teknologian edo horren parekoan: Ohorezko Matrikula 35; Bikain 30; Oso Ongi 25; Nahiko 20.

a) Beste master batzuetan: Ohorezko Matrikula 30; Bikain 25; Oso Ongi 20; Nahiko 15.

3. Doktorego tesia egiteko beka

a) MINECO, FPU, EJ, UPV/EHU: 30.

4. Bestelako merituak

a) Komunikazioak biltzarretan: 5.

b) Artikulu zientifikoak (lehen edo azken sinatzailea): 5.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.