Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Título - Calidad y Seguridad Alimentaria

Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna Doktoregoa

Nested Applications

Presentación - Calidad y Seguridad Alimentaria

Elikagaien Segurtasuna eta Kalitatea doktorego programak elikagaien segurtasunaren –horren bi alderdietan, hau da, alderdi mikrobiologikoan eta kimikoan– eta elikagaien kalitatearen arloko –horren zabaltasun osoan, alderdi nutritibo, sentsorial, osasungarri eta teknologikoak barne hartuta– ikerketarako prestakuntzarekin lotutako diziplina anitzeko alderdiak biltzen ditu. Programak kalitatearekin eta segurtasunarekin zerikusia duten alderdiak jasotzen ditu, lehengaiekin hasita eta amaierako produktuekin bukatuta, betiere kontsumorako elikagaiak fabrikatu, eraldatu, kontserbatu eta prestatzeko prozesu teknologikoak kontuan hartuta. Doktorego programa hau bermatzen duten ikertaldeek elikagaien kalitate eta segurtasunerako oso garrantzitsu eta osagarriak diren arloetan duten espezializazioa baliatu ahal da.

XSLaren edukia

Ficha de Grado

Arduraldi partziala

Iraupena: 5 - 8 ikasturte

Eskainitako plazak: 1

Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako

Ficha de Grado

Arduraldi osoa

Iraupena: 3 - 5 ikasturte

Eskainitako plazak: 10

Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako

Harremanetarako

Kontsulta akademikoak: luisjavier.rbarron@ehu.eus

Kontsulta administratiboak: mariajesus.sanchoyerto@ehu.eus

Iradokizunak eta eskaerak

XSLaren edukia

Ikerketa taldeak eta lerroak

Ikerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeakIkerketa lerroak
CITEA taldea
  • Aldehido oxigenatu toxikoak eta elikagaietan duten presentzia
  • Arraien lipidoak eta haien oxidazioa
  • Aterakinen, esentzia-olioen, produktu naturalen eta ke-aromen jarduera antioxidatzailea
  • Banaketa-teknikak, elikagaien analisian aplikatuta. Lipidoak. Konposatu hegazkorrak. Aminoazidoak, peptidoak eta proteinak.
  • Ehunduren garapena: formulazio egokituak
  • Elikagaiak ke-aromarekin keztatzea. Horrek sortzen duen eraginaren azterketa
  • Elikagaiak orokorrean eta bereziki kalitate-bereizgarriak dituzten elikagaiak (ardoa eta gazta) zentzumen aldetik ezaugarritzea
  • Elikagaiak orokorrean eta bereziki kalitate-bereizgarriak dituzten elikagaiak ezaugarritzeko eta/edo elikagai horien kalitatea kontrolatzeko zentzumen-analisiko metodoak ikertu eta garatzea
  • Elikagaien azterketa kolorimetrikoak
  • Elikagaien biomarkagailuak, teknika espektroskopikoen bidez.
  • Elikagaien trazagarritasunaren metabolomika, prozesatzea eta biltegiratzea.
  • Elikagaietan aroma sortzen duten konposatuen azterketa
  • Elikagaietan ehundura-profilak zehaztea: lehengaiak eta prozesuak.
  • Esentzia-olioak eta aterakin naturalak
  • Ezaugarritze mikrobiologikoa, elikagaiena orokorrean eta gaztena bereziki
  • Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, HAPak, keztatu gabeko elkagaietan
  • Industriarako interes teknologikoa duten mikroorganismoen isolamendu eta ezaugarritze biokimikoa, teknologikoa eta molekularra.
  • Ke-aroma esperimentalak lortu eta aztertzea
  • Ke-aroma komertzialak aztertzea
  • Ke-aromaren osagaien eta elikagaien osagai nagusien arteko elkarreraginen azterketa
  • Koipe eta olioen oxidazio-egonkortasunaren eta oxidazio-mailaren azterketa
  • Koipeen eta olio jangarrien ezaugarriak ezartzea teknika espektroskopiko eta kromatografikoen bidez
  • Koipeen eta olioen oxidazio-prozesuen azterketa, askotariko egoeratan
  • Lipidoen eta sistema antioxidatzaileen eboluzioa in vitro digestioan. Zitotoxikoen eta bioeskuragarritasunaren azterketa
  • Metodo klasikoekin keztatutako elikagaien azterketa. Keztatutako gazta, arraina eta haragi-produktuak
  • Produktu berriak garatzea substantzia aktibo eta/edo funtzionalekin
  • Prozesu batzuek elikagai jakin batzuen oxidazio-egonkortasunean duten eragina
  • Sukaldaritza-teknika batzuen eta besteen eragina lipidoen degradazioan eta Maillard-en erreakzioan
CSIC taldea
  • Elikagai funtzionalak
  • Elikagaien mikrobiologia
  • Hartzidura-prozesuen biokimika eta mikrobiologia
  • Maillard-en erreakzioa
  • Osagai bioaktiboak
  • Zatikatzeko eta banatzeko metodologiak garatzea
TECNALIA taldea
  • Ardoaren kalitatea hobetzeko aurresate-sistemak.
  • Azpiproduktuen aprobetxamendua elikagaien eta edarien sektorerako eta kimikaren eta kosmetikaren sektoreetarako
  • Bakterioaren eta ostalariaren arteko elkarreragina
  • Biopolimeroen nahasketa eta aldaketa. Bionanoindargarriak lortu eta txertatzea.
  • Biopolimeroetan eta polimero biodegradagarrietan oinarritutako film eta estaldurak lortzea teknika fisiko-kimikoen bitartez, elikagaien balio-bizitza luzatzeko edo haien propietateak hobetzeko. Ezaugarri fisiko-kimiko eta funtzionalak.
  • Elikagai osasuntsuagoen eta/edo funtzionalagoen garapena
  • Elikagai-matrizeen ezaugarriak eta mikroegitura-diseinua
  • Elikagaiak kontserbatzeko eta deskontaminatzeko teknologia berriak
  • Elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak
  • Elikagaien kutsatzaileen toxikotasunaren ebaluazioa
  • Elikagaietan kutsatzaileak eta kalitate-parametroak zehazteko detekzio-sistema berriak
  • Elikagaigintzako produktuak eraldatzea
  • Haritz-egurra lehortu eta txigortzeko prozesuak kontrolatu eta garatzea, upelak fabrikatzeko.
  • Hartzidurarako legamiak isolatu, hautatu eta immobilizatzea. Mahatsaren eta ardoaren nutrizio-balioa eta segurtasuna hobetzeko prozesu-estrategiak garatzea.
  • Hegazti Influenza
  • Konposatu bioaktiboen jariapenaren babesa, adizioa eta kontrola
  • Konposatu espezifikoen analisia mahatsetan, ardoan eta upeletan
  • Konposatuen mikro eta nanokapsularatzea
  • Kontserbatzaile naturalak (lortzea, propietateak ebaluatzea)
  • Mikrobakteriosia, entzefalopatiak, epidemiologia, diagnostikoa eta kontrola.
  • Ontziratze adimentsuko sistemak
  • Ontziratze aktiboa: film eta estalduretan konposatu aktiboak (antimikrobianoak eta antioxidatzaileak, etab.) gehitzea, funtzionaltasuna lortzeko.
  • Prozesu bioteknologikoak (mikroorganismoen isolamendua, identifikazioa eta hautaketa barnean direla)
  • Prozesu fisiko-kimiko eta bioteknologikoen bitartez konposatu bioaktiboak lortzea hainbat iturri erabiliz, azpiproduktuak barne direla
  • Teknologia berrien eragina elikagaien mikroegituraren eta ehundura-propietateen gainean
  • Upategian mintz-teknologia, kapsularatzea, prozesu bioteknologikoak, ultrasoinuak aplikatzea. Azpiproduktuen aprobetxamendua