Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Dirección empresarial

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa honetarako gomendatutako sarrerako profila da enpresen eta beste erakunde batzuen antolakuntza, administrazioa eta zuzendaritzaren arloetako masterrak edukitzea eta ekonomia eta enpresa zientzien, lege zientzien eta gizarte zientzien arloko gradu edo lizentziaturak edukitzea. Era berean, programa hau egokia da titulazio horiekin zerikusia duten gradu edo lizentziaturak egin dituztenentzat (ingeniaritza, lanaren zientziak, matematika eta estatistika edo horien pareko direnak Europako Unibertsitate Eremuan), bai eta, goian esan bezala, enpresen eta beste erakunde batzuen antolakuntza, administrazioa eta zuzendaritzaren arloetako masterrak egin dituztenentzat ere.

Beste profil batzuk ere onartu ahal izango dira programan, lehentasunezko profilaren atzetik betiere. Horrela, onartuak izan ahalko dira, alde batetik, ekonomia eta enpresa zientziekin, lege zientziekin eta gizarte zientziekin lotura duten lizentziaturak edo ingeniaritzak zein arkitekturak dituzten pertsonak, nahiz eta pertsonak ez eduki master titulurik, edo nahiz eta beste arlo bateko masterra eduki; eta, bestetik, lehentasunezkotzat jotzen den titulaziorik edo zerikusia duen arlo bateko titulaziorik eduki ez arren, masterra egin dutenak enpresen eta beste erakunde batzuen antolakuntza, administrazio eta zuzendaritzaren arloan.

XSLaren edukia

Programa honetarako ez da prestakuntza osagarririk eskatzen.

Onarpena eskatu ondoren, Batzorde Akademikoak ikasleak hautatu eta onartu behar ditu doktorego programan behin sartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Onarpen eskaerarekin batera aurkeztu behar den informazio honetan oinarrituta ebaluatuko da:

- Curriculum vitaea, sartzeko titulua eta aurretiko prestakuntza kontuan hartuta (% 85).

- Doktorego programari buruzko interes adierazpena jasotzen duen gutuna. Bertan, programa aukeratzeko arrazoiak eta interesatzen zaizkion ikerketa lerroak azaldu behar ditu. Jatorrizko erakundeen erreferentziazko txostenak balioetsiko dira (% 15).

- Aukeran, elkarrizketa bat (edo batzuk) egingo da (aurrez aurre, bideokonferentziaz, skype eta/edo posta elektronikoaren bidez). Helburua da sarrera profila baloratzea, baita ea ikaslearen interesak programari atxikitako taldeen ikerketa ildoekin bat datozen ere. Elkarrizketak nahitaez egin beharko dira baldin eta aurkeztutako dokumentazioak zalantzak sortzen baditu alegatutako merezimenduren batean, edo berdinketa gertatzen bada hautagai batzuen artean.

Nolanahi ere, kontuan hartuko dira desgaitasunen bat duten ikasleen hezkuntza premia bereziak.

Gomendatutako sarrera profilera egokitzen ez diren hautagaiei, baina bai "beste sarrera profil osagarri batzuetarako" jasotako baldintzetara, 0.7 puntuko koefiziente zuzentzailea aplikatuko zaie puntuazioan.

Ez dira kontuan hartuko gomendatutako sarrera profilarekin edo "beste sarrera profil osagarri" batzuetarako jasotako baldintzekin bat ez datozen hautagaiak.

Kontuan hartuko dira bakarrik doktorego programari buruzko interes deklarazio bat aurkezten duten hautagaiak, intereseko ikerketa proiektu edo lerro bat dutenak eta gure unibertsitatean gutxieneko egonaldi presentziala egiteko konpromisoa dutenak. Bestalde, oso positibotzat joko da programako irakasle baten abala.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.