Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Prestakuntza Jardueren Plana

Prestakuntza plana

Doktorego Eskolaren jarduerak

Izaera

Hautazkoa

Orduak

12

Deskribapena

Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.

Emaitzak

Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.

Ebaluazio-sistemak

Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.

Izaera

Hautazkoa

Orduak

40

Deskribapena

Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.

Emaitzak

Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.

Ebaluazio-sistemak

Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.

Programaren jarduerak

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

100

Deskribapena

Doktorego lana gordailutu aurretik, doktoregaiak gutxienez argitalpen zientifiko bat argitaratuta izan beharko du, edo argitaratzeko onartua izan beharko du, ingelesez idatzia, Scopus edo SSCI datu baseetan indexatutako aldizkari batean, gutxienez hirugarren kuartilean. Ikasle bakoitzak, bere tutore eta/edo zuzendariaren gidaritzapean, aukeratu eta erabakiko du zer ikerketa emaitza argitaratu, zer aldizkaritara bidali, eta noiz egingo duen. Jarduerak fase hauek izango ditu: - Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. - Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. - Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa. - Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea. - Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea. - Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak. Doktorego programan zehar doktoregaiak eragineko nazioarteko aldizkari baterako lan bat prestatuko du gutxienez. Denbora osoz dagoen ikaslea izanez gero, ahal dela, programan matrikulatuta dagoen bigarren urtetik aurrera egingo du, eta hirugarren urtetik aurrera, berriz, denbora partzialera dagoen ikaslea izanez gero.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko. - Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera. - Doktoregaiak gai izatea ideia berriak eta konplexuak laburtzeko, komunikatzeko eta eztabaidatzeko, ingelesez idatzitako kalitatezko eskuizkribu baten bidez. Idatzi hori komunitate zientifikoak ontzat emandako aldizkari batean argiratzeko eta kanpoko ikertzaileek berrikusteko modukoa izango da. - Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.

Ebaluazio-sistemak

Bidalitako eskuizkribuaren eta aldizkariak onartu izanaren agiriaren kopiak aurkeztuko dira, eta eskuizkribu originalean eginiko zuzenketak, hala dagokionean, hiru urte baino lehen (denbora osoz ari diren ikasleen kasuan) edo bost urte baino lehen (denbora partzialeko ikasleen kasuan) argitaratu denean izan ezik (kasu horretan, argitaratutako eskuizkribuaren kopia inprimatua aurkeztuko da). Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. - Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

40

Deskribapena

Workshop eta mintegi espezializatuetara joatea, baita estatuko eta nazioarteko biltzarretara ere, non, tesia egin ahala, ikerketa lanetan lortutako emaitzak aurkeztu ahal izango diren. Ikasle bakoitzak, bere tutore eta/edo zuzendariaren gidaritzapean, zer biltzar, jardunaldi edo bilera zientifikotara joango den hautatuko du, eta bere beharren eta prestutasunaren arabera programatuko du. Nolanahi ere, iradokizun gisa, doktoregaiarentzat interesgarriak izango dira bere doktorego tesiaren ikerketa ildoei lotutako jarduerak aukeratzea. Doktoregaiak hitzaldi edo komunikazio bat prestatu behar du, gutxienez, horrelako ekitaldi baterako, eta bertan defendatu beharko du. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Jendaurrean hitz egiten eta tesiaren ikerketa ildoei lotutako ideiak trukatzen ikastea, arlo berean lanean diharduten beste erakunde batzuetako pertsonekin. - Doktoregaiak gai izatea bere jakintza arloan ematen diren eztabaida zientifikoetan parte hartzeko, nola estatuan hala nazioartean. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko

Ebaluazio-sistemak

Tesi zuzendaritzaren eta tutorearen gainbegiratze lana. Bertaratzearen kontrola eta/edo komunikazioa edo posterra aurkeztea. Horretarako, bertaratze ziurtagiria eta komunikazioa edo posterra aurkeztu izanaren ziurtagiria aurkeztuko dira. Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena .

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

Ikerketa ildoen gaiei buruz doktorego programaren barruan emandako mintegi espezifikoak.

Emaitzak

Programaren ikerketa ildoei lotutako gai zehatzei buruzko ezagutzak eskuratzea.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratzearen kontrola. Garrantzitsutzat hartzen bada, jardunaldiaren edukiari buruzko txosten labur bat entregatu beharko da. Tutorearen gainbegiratze lana. Jarduerak doktoregaiaren jardueren dokumentuaren parte izango dira. Dokumentu hori tutoreak eta tesi zuzendariak berrikusiko dute, aldian behin, eta doktorego programako Batzorde Akademikoak gainbegiratuko du.

Izaera

Orduak

176

Deskribapena

Prestigio handiko beste unibertsitate edo ikerketa erakunde bateko ikergune batean mugikortasun egonaldia egitea. Mugikortasun jardueren bidez, doktorego programako ikasleen mugikortasuna eta trukea bultzatu nahi dira, ezar daitezkeen edo ikasleek eskura ditzaketen programen eta mugikortasun laguntzen bitartez. Horrela, ikasleek programan diseinatutako prestakuntza jardueraren bat egin ahal izango dute. Zehazki, asmoa hau da: (1) Programako doktoregaien parte-hartzea sustatzea beste unibertsitate edo ikergune batzuetako prestakuntza jardueretan. Jarduera horiek lotura izango dute doktorego programaren ikerketa ildoekin, eta interesgarriak izango dira prestatzen ari diren ikertzaileentzat. Egonaldi laburra izango da (hilabetetik beherakoa). (2) Prestigio handiko atzerriko ikerguneetan hilabetetik gorako (hiru hilabete gomendatzen dira) egonaldiak egitea. Horrelakoetan egindako ikerketa lanak garrantzitsuak izango dira doktoregaiaren prestakuntzarako eta doktorego tesirako, eta haren ikertaldearen ikerketa ildoak aberastea ekarriko dute. Ikasle bakoitzak, bere tutore eta/edo zuzendariaren gidaritzapean, ikerketa egonaldia egiteko harrera ikergunea aukeratu, eta hura egiteko une egokia erabakiko du. Harrera taldearekin batera, egonaldiaren helburuak zehaztu, eta finkatuko dira, eta lan egitasmoa definituko da.

Emaitzak

Doktoregaiak gai izatea beste ikertalde batzuetan sartzeko eta/edo haien ikerketa ildo eta lanetan lankidetzan jarduteko. Ezagutzak eta ikerketaren emaitzak trukatzea. Ikertzeko metodologia eta teknika berriak ikastea, eta bere ikerketaren garapenean horiek aplikatzeko gai izatea. Beste hizkuntza batean (ingelesez) adierazteko erraztasuna eskuratzea.

Ebaluazio-sistemak

Eginiko jarduerei buruzko txostena eta ikertaldearen arduradunaren (egonaldia egin den harrera zentroko tutorea) ziurtagiria aurkeztuko dira. Tesi zuzendaritzaren eta tutorearen gainbegiratze lana. Harrera zentroko tutorearen gainbegiratzea eta txostena.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

15

Deskribapena

Taldeek abian diren ikerketen aurkezpenak egingo dituzte. Horrela, sinergiak bilatzeaz gainera, komunikazio handiagoa egongo da taldeen artean. Prestatzen ari diren ikasleek ere ekintza horietan parte hartzeko aukera izango dute. Mintegiok doktorego programako ikerketa ildoen arduradunek antolatuko dituzte; hizlariak programakoak bertakoak izan daitezke, edo kanpotik ekarritako itzal handiko ikertzaileak. Ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, hizlariak ikerketa aurreratuko gai bat aurkeztuko du, eta sakonago azalduko du gai horretarako tresnarik egokienak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu diren.

Emaitzak

Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduerak: -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien analisi kritikoa egiteko. -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko, galderak egitearen bidez, edo informazioa eskatuz ikerketaren kontu zehatzen inguruan. -Doktoregaiak gai izatea aurkeztutako gaiaz eta ikerketa tresnez ateratako ondorioak idatziz adierazteko. - Ikerketa gainerako taldeei irekitzea. Horrek zalantzak argitzeko eta ikerketa prozesuak eraginkortasun handiagoz bideratzeko aukera ematen du

Ebaluazio-sistemak

Mintegiaren antolatzaileek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak mintegietara joatea: bertaratzea nahitaezkoa da. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea.

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Doktoregaien ingelesezko idazkera akademikoa lantzea.

Emaitzak

Ingeleseko idazkera akademiko espezializatua hobetzea, horrek autonomia handiagoa ematen baitu ikerlanak idazteko.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratzearen kontrola eta/edo proba objektibo bat gainditzea. Tutorearen gainbegiratze lana. Jarduera honetan ikasleek duten errendimendua aztertzean, prestakuntza jardueraren arduradunak emango ditu proba horretarako argibide zehatzak, doktorego programako Batzorde Akademikoaren oniritziarekin. Ingelesezko lan zientifiko bat argitaratu eta kongresu, jardunaldi, workshops eta mintegi espezializatuetan ingelesez parte hartu izana ikastaro hau gainditzeko proba objektibotzat hartu ahal izango da, tutoreak edo zuzendariak gainbegiratuta eta balioetsita

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

30

Deskribapena

Doktoregaien ingelesezko ahozko adierazpena lantzea, maila akademikoan.

Emaitzak

Ingelesez egokitasunez komunikatzeko gaitasuna lortzea, errendimendu handiagoa lortzeko mugikortasun jardueretan eta nazioarteko biltzarretako parte-hartzeetan.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratzearen kontrola eta/edo proba objektibo bat gainditzea. Tutorearen gainbegiratze lana. Jarduera honetan ikasleek duten errendimendua aztertzean, prestakuntza jardueraren arduradunak emango ditu proba horretarako argibide zehatzak, doktorego programako Batzorde Akademikoaren oniritziarekin. Ingelesezko lan zientifiko bat argitaratu eta kongresu, jardunaldi, workshops eta mintegi espezializatuetan ingelesez parte hartu izana ikastaro hau gainditzeko proba objektibotzat hartu ahal izango da, tutoreak edo zuzendariak gainbegiratuta eta balioetsita

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

10

Deskribapena

Jendaurrean hitz egiteko teknikak erakustea, eta komunikazioen aurkezpenak eta jendaurreko hitzaldiak hobetzeko gomendioak eta trikimailuak ematea.

Emaitzak

Jendaurrean eraginkortasun handiagoz hitz egitea. Besteentzako hitz egiten ikastea. Publikoaren arabera hiztegi mota bat edo beste erabili behar dela ikastea.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratzearen kontrola eta/edo proba objektibo bat gainditzea. Tutorearen gainbegiratze lana. Ingelesezko lan zientifiko bat argitaratu eta kongresu, jardunaldi, workshops eta mintegi espezializatuetan ingelesez parte hartu izana ikastaro hau gainditzeko proba objektibotzat hartu ahal izango da, tutoreak edo zuzendariak gainbegiratuta eta balioetsita

Izaera

Nahitaezkoa

Orduak

4

Deskribapena

Programa hauek informazioa eta dokumentazioa kudeatzea ahalbidetzen dute, baita erreferentzia bibliografikoen kudeaketa informatikoa egitea ere (Reference Manager, EndNote eta RefWorks).

Emaitzak

Bibliografia kudeatzeko programa informatiko pertsonal nagusiak erabiltzen hastea. Bibliografia kudeatzea, programa horiek egindako atazen bidez: lehendabizi, datu-base eta informazio iturri nagusien erreferentzia bibliografikoak biltzea, eta, bigarrenez, aurkeztu aurretik bibliografia formateatzeko ataza automatizatzea.

Ebaluazio-sistemak

Bertaratzearen kontrola eta/edo proba objektibo bat gainditzea. Tutorearen gainbegiratze lana. Jarduera honetan ikasleek duten errendimendua aztertzean, prestakuntza jardueraren arduradunak emango ditu proba horretarako argibide zehatzak, doktorego programako Batzorde Akademikoaren oniritziarekin.