Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

VAZQUEZ PEREZ, JESUS

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: VAZQUEZ PEREZ, JESUS
Bokala: ORBE MANDALUNIZ, SUSAN
Bokala: PIZARRO IRIZAR, MARIA CRISTINA

Baliabide materialak

Bai UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean nola proposamen hau antolatzen duten beste hiruretan, bada ikasgela nahiko irakaskuntza eman ahal izateko, ikasle talde bakar bat aurreikusten delako eta, hortaz, irakaskuntzarako gela bat besterik ez. Beste alde batetik, kalkulu gunean hardware eta software nahikoa dago ikasle eta irakasleen premiak egokiro asebetetzeko.Honez gainera, orain arte, doktoregoko ikasleek baterako bulego batzuk (6-8 pertsonarentzat) erabili izan dituzte, zeinek bere lan pertsonala egiteko, programan parte hartzen duten sailek finantzatutako material informatikoaz horniturik. Honen inguruan, ikasleen kopuruak gora joko balu nabarmenki, interesgarria litzateke (ahal den heinean) graduondoko ikasleentzako eremu espezifikoren bat atontzea, oso egokitzat agertu baita jatorri oso anitzetako ikasleen baterako lana, ikasleoi fakultatean bertan gehiago konprometitzeko aukera ere emanen litzaiekeelarik.
Doktoregoaren irakaskuntzan aritutako lau ikastegietan da baliabide bibliografiko nahikorik, ikaskuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza laguntzeko behar adina bitarteko dokumentalen premiak asetzearren. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko bibliotekak 100.000 liburuki eta 1.600 aldizkako argitalpenetatik gorako funts bibliografikoak dauzka gaur egun (paperean eta euskarri elektronikoan). Katalogoa bibliotekaren web gunean (http://www.ehu.es/eu/web/ekonomia-enpresa-fakultatea/biblioteka) kontsulta daiteke.Guztira, 480 postu irakurtzeko, horietarik 40 ordenagailuz, lau solairutan banatuta. 0. solairuan daude mailegurako mostradorea eta ikasleentzat gomendatutako oinarrizko bibliografia. 1. eta 3. bitarteko solairuetan gaika ordenaturiko funts bibliografikoak banatzen dira, sailkapen hamartar unibertsalari (SHU) jarraiki. 2. solairuan aldizkariak daude.Eskaintzen diren zerbitzuen artean aipatzekoak dira:-Kontsultarako gela.-Helbideratzeko mailegu zerbitzua (ikaslearen txartela edo, honen ezean, bibliotekako txartela behar da honetarako).-Informazio bibliografikoa eta erreferentziazkoa, datu baseen eta bestelako bitarteko elektronikoen kontsulta, interneterako sarrera.-Erabiltzaileen prestakuntza.-Kopiagintza.-Bibliotekarteko mailegua.-Lana taldean egiteko gelak.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • AVIVA Grupo Corporativo S.L.
  • Ahorro Corporación Financiera S.V., S.A.
  • BBK
  • BBK Gestión -S.G.I.I.C.-
  • Banco Sabadell
  • Consulnor
  • Facultés Universitaires Notre-Dame de la Paix (Namur/Belgium) FUNDP
  • Intermoney
  • Université Catholique de Louvain