Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Hau da ikasleen profila programan sartzeko:
- Prestakuntza akademikoa: Ekonomiako edota Finantzen arloko unibertsitate master bat izatea, ezaugarri analitiko-kuantitatibo nabarmenduna, eta etekin akademiko handia erakutsi izana masterrean. Oro har, masterra azken bost urteotan lortutako izan behar da. Aparteko kasuetan, Batzorde Akademikoak baldintza hori betetzeaz salbuetsi dezake izangaia, oinarri hartuta egoera behar bezala azaldu justifikatzen duen idatzia.
- Ingeleseko hizkuntza gaitasuna: Ingeleseko B2 maila egiaztatu behar da, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuarekin bat etorrita. Ziurtagiri ofizialik izan ezean, Batzorde Akademikoak hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko beste bide batzuk zehaztu ahalko ditu.
- Zuzendariaren konpromisoa: Programako irakasle baten abala izan behar da tesiko zuzendari izateko konpromisoa hartuta. Abala eman duen irakaslea ez bada programako irakasle bat, beharrezkoa izango da programako irakasle baten konpromisoa tesiko zuzendarikide izateko. Aparteko kasuetan onar daiteke baldintza hori ez betetzea, baina horretarako, behar bezala arrazoitutako eskaria egin beharko da eta batzordeak aho batez onartu. Nahitaezkoa da aurkeztea programako irakasle baten abala proiektuko zuzendari izateko. Abala programan parte hartu nahi duen izangaiak eta abala eman duen zuzendariak sinatu behar dute. Aparteko kasuetan onar daiteke abalik ez aurkeztea, baina horretarako, behar bezala arrazoitutako eskaria egin beharko da eta batzordeak aho batez onartu.
Gaztelania
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.