Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

LOPEZ PESTAÑA, JOSE JAVIER

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: LOPEZ PESTAÑA, JOSE JAVIER
Bokala: MATXAIN BERAZA, JON MATTIN
Bokala: UGALDE URIBE-ETXEBARRIA, JESUS

Baliabide materialak

Doktoregoko jarduerak burutzeko, honako baliabide material hauek dira erabilgarri: -Helburu orokorreko ikasgelak, arbel, ordenagailu, bideo proiektore eta interneterako konexio fisikoa dituztenak. -Unibertsitate ezberdinen arteko mintegiak egin ahal izateko, programak ikasgela birtuala (https://uam.adobeconnect.com/_a905201578/etccm/) du, on line bidezko eskolak eta hitzaldiak egiteko aukera eskaintzen dituena, bai eta ikasleen arteko lan taldeak sortu ere. Honez gain, moodle plataformako web orria dago (https://moodle.uam.es/course/category.php?id=1372), doktoregoko jardueretara ez bestetara xedaturik. -Ikasgela informatikoak, doktoregoari loturiko irakaskuntza jarduerak burutzeko. Ikerkuntza lana burutu ahal izateko, ikasleek honakoak izango ditu eskura: -Zein bere unibertsitatean lan gune bat, altzariak, konputagailu pertsonala, software orokorra eta espezifikoa, telefonoa eta interneterako konexioa dituela. -Aldizkari elektronikoetarako sarrera, FECYT-en web of knowledge basearen bidez. -Doktorego tesia egiteko behar den softwarea. -Maila ezberdinetako kalkulurako baliabideak. -Doktoregoa egiten duteneko ikertaldearen kalkulu klusterra. Ordenagailu hauek kalkuluaren denbora eta doktorego tesiak egiteko behar diren baliabideak bermatzen dituzte. -Superkonputaziorako espainiar sarea erabiltzea, ikertalde ezberdinetako ikertzaileek lideratutako proiektuen bidez. -Konputazio baliabideen erabilera, tokiko eta autonomiako guneen bidez. Adibide baterako: Madrileko Unibertsitate Autonomoaren Konputazio Zientifikorako gunea (https://www.ccc.uam.es); Valentziako Unibertsitatearen ICMol Computing Center (https://www.ccc.uam.es); Oviedoko Unibertsitatearen Zerbitzu Teoriko Teknikoen Modelatze Zientifikorako Klusterra (http://cms.uniovi.es); Galiziako Superkonputaziorako Gunea (http://www.cesga.es/) edo Kantabriako Altamira superkonputagailua eta Calderón instalazioa, lehenengoa Superkonputazioaren Sare Espainiarrean dago. -Zientziarako Konputaziorako gunea (https://www.ccc.uam.es/) erabili, unibertsitate koordinatzailean (UAM) kokatuta, bertan software informatiko espezifikoa (kimika eta fisikarako simulazio eta bistaratzeko programa nagusiak), urrunetik sartzeko aukera, lanak ilaran burutzeko sistema, potentzia handiagoko ordenagailuak erabili ahal dira konputazio zientifikorako guneko instalazioetan. Ikasgela hau bertatik bertarako edo urrunetik erabiltzen da, doktoregoari loturiko ikastaroetan.

Bibliotekei dagokienez, unibertsitate bakoitzak ondo hornitutako bibliotekak ditu, aldizkari eta liburu kopuru handi batekin. Adibidez, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zientzia fakultatearen bibliotekak honako hauek eskaintzen ditu: aldizkari elektronikoen 6.000tik gora titulu, 67 datu-base eta 29 Springer serie liburu elektronikotan. Bestetik, bibliotekaren funts bibliografikoan aurki daitezke ere 86.000 monografia ale, erabilera libreko 47.000 ale, paperezko aldizkarien 1.700 titulu, argitaratzen ari diren paperezko aldizkarien 459 titulu, 5.200 doktorego tesi titulu argitaragabeak eta 2.560 mikrofitxa. Azpiegiturari dagokionez, 637 bibliotekako irakurketa postu ditu; 213 hemerotekako irakurketa postu; 290 ikasketa postu 24 orduko Gelan; 1 kontsulta postu ezgaitasunak dituzten pertsonentzat; 18 irakurketa postu CDENn (Naturguneen Dokumentazio Zentroa); 20 postu Multimedia Ikasgelan; talde lanerako 10 gela (60 postu); 1 ikertzaile areto (6 postu); kontsultarako 27 terminal; eta maileguan hartzeko 35 ordenagailu eramangarri. Bibliotekak, gainera, bilaketa bibliografikoko tekniketan trebatzeko zerbitzua ere eskaintzen du, bai hasierako mailan, tituluan hasi diren ikasle guztientzat, bai master eta doktoregoko ikasleentzat.

Beste adibide aipagarri bat Jaume I.a Unibertsitatearen biblioteka da, 2004an ANECAk sustatutako biblioteka zerbitzuetarako kalitate ziurtagiria lortu zuena. Urte horretan bertan, AENOR elkartearen Enpresa erregistroko ziurtagiria ere eskuratu zuen, UNE-EN ISO 9001:2000 arauak ezartzen dituen baldintzen arabera (2010. urtean berritu zuen ziurtagiria). Ziurtagiri hori, bibliotekaren atal guztiei ez ezik (Europako Dokumentazio Zentroa, Nazioarteko garraioaren dokumentazioa, Garapenerako Kooperazio eta Laguntzari buruzko dokumentazioa, Mediateca, Artxiboa), haren zerbitzu ugariei ere aplikatzen zaie: dokumentuak eskuratzeko zerbitzua, dokumentu funtsaren kontsulta (aretoan edo sarean), katalogoen kontsulta elektronikoa, mailegua/telemailegua, biblioteka arteko mailegua, informazio bibliografikoa eta erabiltzaileen prestakuntza. Gainera, zerbitzu karta bat ere eskaintzen du, helbide honetan kontsulta daitekeena://www.uji.es/CA/cd/carta/. Gaur egun, Jaume I.a Unibertsitatearen bibliotekak funts hauek biltzen ditu: 500.000 liburu, paperezko aldizkarien 1.100 titulu eta aldizkari elektronikoen 32.000 titulu. Material ez-liburuzkoari dagokionez, nabarmentzekoak dira 204.000 soinu erregistro (binilozko diskoak, CD, etab.) eta 18.000 mikrofitxa.

Bestelako erakunde laguntzaileak

  • BSC Barcelona Supercomputing Center
  • CINECA
  • IBM Research Zurich GmbH
  • IGI Italian Grid Infrastructure
  • SCM Scientific Computing and Modelling NV