Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Gomendatzen dugu doktorego honetara datozen ikasleek «Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala» unibertsitate masterra eginda izatea eta hark ematen dituen gaitasun, trebetasun eta ezagutzak bereganatuak izatea.
Master hori ez, baina kimikako, fisikako, materialen zientzietako edo biokimikako unibertsitate master ofizial bat daukatenak onartuak izan litezke programan. Alabaina, gerta liteke ikasle horiek prestakuntza osagarriak egin behar izatea, hala eskatuz gero zuzendariek, zuzendarikideek edo programako Batzorde Akademikoak.
Oso gomendagarria da ingelesez nahikotasun maila izatea (B2).
Gaztelania
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.
Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.
Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango. Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.