Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

JONE MUÑOZ UGARTEMENDIA

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
jone.munoz@ehu.eus

Jone Muñoz Ugartemendiak Materialen Ingenieritza ikasi zuen Bilboko Goi Ingenieritza Eskolan (2008), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ondoren, “Material Aurreratuen Ingenieritza” masterra burutu zuen 2008/2009 ikasturtean. 2013. urtean Irakasle laguntzaile bezala hasi zen lanean. Gaur egun, irakasle atxikia da Meatze-Metalurgia eta Materialen Zientzia Sailean. Orain berri, “Materialen Zientziaren Oinarriak” irakasgaiaren koordinatzailea da.

Dozentzia lanen artean aipatzekoak dira argitaratutako 4 artikulu dozente, hezkuntza eta teknologia inguruko kongresuen parte hartzea, OCW kurtso bat, eta ANSYS/GRANTA empresarekin egindako elkarlana dozentziarako materiala prestantzen.

Ikerketari dagokionez, nazioarteko Doktoradutza lortu zuen 2014. urtean, izenburutzat In search of tough polylactides for tissue regeneration: Poy(L-lactide-co-epsilon-caprolactone) and its blends with poly(L-lactide) zuen tesiarekin. Tesiak, Cum Laude kalifikazioa jaso zuen. Tesia ZIBIO ikerketa taldean burutu zuen eta geroztik ZIBIO ikerketa taldeko kidea da. Gaur egun, 3 tesi ko-zuzentzen ditu eta hainbat ikerketa proiektuetan parte hartu du. Argitaratutako bere ikerketa lanen artean aukitzen dira, 15 nazioarteko konferentzia eta 9 artikulu zientifiko. Bere ikerketa lerroan aurkitzen dira poliester biodegadagarriak aplikazio medikoetarako.