Titulo - Programa

Programa

Practicas - Ingeniería de Materiales y Procesos Sostenibles

Praktikak

Programa honetan indar handiz sustatzen da doktoregaiek egonaldiak egin ditzatela ikergune, zentro teknologiko eta enpresetan, hala estatu mailakoetan nola, bereziki, nazioartekoetan. Egonaldi horietarako finantziazioa eskuratzen da unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzaren eta ministerioaren deialdi publikoen bitartez, eta doktoregaia arituko den ikertaldeak ere lor ditzake bestelako finantziazio iturriak. Ikasketak arduraldi osoan egiten dituzten doktoregai ia guztiek egin dute egonaldiren bat, eta iraupena aurrera eraman beharreko lanen eta aukeren araberakoa izaten da.