Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Aintzat harturik programa materialen ingeniaritzara eta prozesu jasangarrietara bideraturik dagoela, gomendagarria da ikasle hautagaiek egina izan dezatela materialen zientzia eta ingeniaritzari edo prozesuetarako ingeniaritzaren oinarriei loturiko irakasgairen bat, ingeniaritza edo zientzia esperimentaletako titulazioetan. Programako ikerketa ildoak lagungarri izan daitezken aldez aurretik izan beharreko jakintza identifikatzearren.
Programan aritzeko Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak eta/edo ingelesa jakitea, ingelesaren jakite maila gomendatua, nahiz beharrezkoa ez den, B2 delarik. Nolanahi ere, atzerriko hizkuntzen jakitea bereziki balioesten da, gomendatzen baita defendatuko diren tesiek nazioarteko aipamena lor dezatela.
Ezinbestekoa izango da programako irakasle baten abala izatea, doktorego tesiaren zuzendari gisa arituko dena. Abal hori sinatu beharko dute programan parte hartu nahi duen ikasleak eta proiektua zuzenduko duen irakasleak. Salbuespenezko kasuetan, eta arrazoi justifikaturik egonez gero, ez da aurkeztu beharko abal hori, betiere programako batzordeko kide guztiek onespena eman badute aldez aurretik.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.