Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso-Patrimonio Arquitectónico, Civil, Urbanístico y Rehabilitación de Construcciones Existentes

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Profil gomendatua da Estatuko graduko titulu ofizial bat eta jarraian aipatzen diren unibertsitate master ofizialetakoren bat izatea, Doktorego Programa honetan sartzeko prestakuntza optimoa eskaintzen duten aldetik:

  • Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterra (UPV/EHU)
  • Arkitektura, Energia eta Ingurumena Masterra (UPC)
  • Edifikazioa Masterra (UPC)
  • Hiriaren Kudeaketa eta Balorazioa Masterra (UPC)
  • Paisajismoa Masterra (UPC)
  • Teknologia Arkitekturan Masterra (UPC)
  • Arkitekturaren Teoria eta Historia Masterra (UPC)
  • Arkitektura Proiektuaren Teoria eta Praktika Masterra (UPC)
  • Hirigintza Masterra (UPC)
  • Ingeniaritza Zibila Masterra (UC)
  • Ondare Historikoa eta Lurralde Ondarea Masterra (UC)
  • Eraikuntzaren Ingeniaritza Masterra (UC)
  • Materialen, Osagaien eta Egituren Integritatea eta Iraungarritasuna Masterra (UC)

Edo baliokideak diren edo aipatutakoen kideko gaia duten Estatuko edo atzerriko unibertsitateetako beste master batzuk izatea. 

XSLaren edukia

Ondare Arkitektonikoa, Zibila, Urbanistikoa eta Eraikuntzen Birgaitzea Doktorego Programak ez du aurreikusten prestakuntza osagarri berezirik.

99/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hautagaiak bere doktorego tesia Doktorego Programan inskribatu aurreko esperientzia baloratuko da. Programa honen gaia, zaharberritzea eta birgaitzea, alegia, oso zehatza da, eta, aldi berean, zabala da edukiei dagokienez eta oso berezia barne hartzen dituen gaien zehaztasunari dagokionez. Hori kontuan hartuta, zenbait irizpide ezarri dira baloratzeko, eta aurreikusitako ikerketetan doktoregaiek duten gaitasuna eta interesa hautemango dituen meritu bakoitzarentzat puntuazio jakin bat ezarri da (jarraian adierazten da). Ikus daitekeen bezala, atal guztien balorazioaren batuketa guztira 100 puntu dira. Doktorego Programan onartua izateko gutxienez 50 puntu behar dira.

1.-Egindako Masterreko espediente akademikoa. Gehienez, 30 puntuko balorazioa emango zaio. Gradu/Lizentziaturari gehienez 10 puntuko balorazioa emango zaio eta Masterrari, aldiz, 20koa.

2.-Egindako Masterraren afinitatea. Gehienez, 20 puntuko balorazioa emango zaio. Egindako Masterreko irakasgaien eta Master Amaierako Lanaren edukiaren, eta eraikuntza historikoekin edo birgaitzearekin zerikusia duen gairen baten arteko afinitateari gehienez 20 puntuko balorazioa emango zaio. Gehienezko puntuazioa lortuko da, gutxi gorabehera, hautagaiak jarraian aipatzen diren ikerketa master ofizialetakoren bat egin badu:

Eraikitako Ondarearen Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa Unibertsitate Masterra (UPV/EHU)

Arkitektura, Energia eta Ingurumena Masterra (UPC)

Edifikazioa Unibertsitate Masterra (UPC)

Hiriaren Kudeaketa eta Balorazioa Unibertsitate Masterra (UPC)

Paisajismoa Unibertsitate Masterra (UPC)

Teknologia Arkitekturan Unibertsitate Masterra (UPC)

Arkitekturaren Teoria eta Historia Unibertsitate Masterra (UPC)

Arkitektura Proiektuaren Teoria eta Praktika Unibertsitate Masterra (UPC)

Hirigintza Unibertsitate Masterra (UPC)

Ikerketa Ingeniaritza Zibilean Masterra (UC)

Ondare Historikoa eta Lurralde Ondarea Unibertsitate Masterra (UC)

Eraikuntza Ingeniaritzako Europako Masterra (UC)

Materialen, Osagaien eta Egituren Integritatea eta Iraungarritasuna Unibertsitate Masterra (UC)

3.- Ingeles maila. Gehienez, 10 puntuko balorazioa emango zaio. B1 ziurtagiria, edo baliokidea, izateari 2 puntuko balorazioa emango zaio; B2 ziurtagiria, edo baliokidea, izateari 6 puntukoa. Goragoko mailek gehienezko puntuazioa emango dute. Atal honetan gutxienez 2 puntu eskatzen dira.

4.- Argitalpenak. Gehienez, 10 puntuko balorazioa emango zaio. Gehienezko puntuazioa, gutxi gorabehera, JCRn bi artikulu argitaratuta lortzen da (gehienez 3 egilekide), Q1 mailakoak.

5.- Aplikazio Informatikoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzen jakitea. Gehienez, 10 puntuko balorazioa emango zaio. Gehienezko puntuazioa lortuko da, gutxi gorabehera, prestazio handiko (Autocad, 3D Estudio edo antzekoak) eta datu-bolumen handiak telematikoki jaso eta igortzeko tresna informatikoak eta ekipoetarako aplikazioak smartphone menderatzen direla egiaztatuta.

6.- Beste hizkuntza batzuk. Gehienez, 10 puntuko balorazioa emango zaio. Gehienezko puntuazioa lortuko da, gutxi gorabehera, alemanean, frantsesean edo italieran B2 ziurtagiria edo baliokidea egiaztatzen bada.

7.- Beste merezimendu batzuk. Gehienez, 10 puntuko balorazioa emango zaie. Atal honetan, funtsean, aurreko sei ataletako edozeinetako bikaintasun merezimenduak baloratzen dira, betiere eraikuntza historikoekin edo birgaitzearekin lotuta. Jarraian adierazten diren merezimenduetakoren bat duten hautagaiak baloratuko dira: atzerriko bi hizkuntza baino gehiago jakitea, kalitatezko argitalpen ugari izatea, Ohorezko Matrikula kopuru esanguratsua (hamarretik gora), Karrera Amaierako Sariak, Master Amaierako Lanean kalifikaziorik handiena izatea, Masterra nazioarteko berrogeita hamar unibertsitate garrantzitsuenetako batean egin izana, antzeko gaiei buruzko beste graduondoko batzuk nazioarteko unibertsitateetan, prestazio handiko tresna informatikoei buruz asko jakitea, ikerketa proiektu, kontratu edo hitzarmenetan parte-hartze aktiboa izatea, deialdi konpetitiboetan aurrez jasotako bekak edo edozein erakundek emandako edo Ikerketa Proiektu, Kontratu edo Hitzarmen baten kargura emandako doktorego aurreko beka izatea.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Katalana

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore bat esleituko dio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik, eta berak zaindu beharko du doktoregaiaren eta Batzorde Akademikoaren arteko interakzioa. Horrez gain, tutorea prestakuntza eta ikerlana doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioetara egokitzeko arduraduna ere izango da.

Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Zuzendaria UPV/EHUkoa ez bada, tutoreak egingo du unibertsitatearekiko lotura lana.

Tesia zuzendarikidetzan ere egin ahal izango da beste zuzendarikide batekin eta zuzendarikide hori doktorego programakoa izatea ez da nahitaezkoa izango.  Horrez gain, tutorearen edo zuzendariaren izendapena aldatu ahal izango da doktoregoa amaitu aurreko edozein momentutan.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.