Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

SANCHEZ BEITIA, SANTIAGO MARIA

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: SANCHEZ BEITIA, SANTIAGO MARIA
Bokala: BASTERRA OTERO, ALFONSO
Bokala: ETXEPARE IGIÑIZ, LAUREN

Baliabide materialak

Lan tokiak izango dira ikerkuntza egiten deneko unibertsitateen ikastegietan zedarritzen direnak. Honez gain, ikertaldeek berek ikasgela txikiak dituzte lan talde murriztuentzat atondutakoak. Ikasgela gehigarriak ere badira, tesiak irakurtzeko ekitaldi berezietarako egokituta. Gainera, ikastegietan informatika ikasgelak daude, eskolak bertan irakasteko. Doktorego programa honen eskura diren azpiegiturak dira, batez ere, ikertaldeek berek darabiltzatenak eta, era zabalagoan, Donostiako eta Bartzelonako arkitektura goi eskola teknikoen eta Santanderreko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniarien eskolaren bitarteko guztiak.
Doktorego programa garatzeko ohiko tokiak Bartzelona eta Donostiako arkitektura goi eskola teknikoak eta Santanderreko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniarien eskola izango dira. Ikastegi hauek nola programan parte hartzen duten sail edo sail atalek ikerkuntzarako azpiegitura guztiak jarriko dituzte doktoregaien erabilgarri. Esaterako, honako hauek dira Santanderreko Bide, Ubide eta Portuetako ingeniarien eskolarenak>Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza arloak (Lurraren eta Materialen Zientzia eta Ingeniaritza sailak) materialen zientzia eta ingeniaritza laborategia du. Ekipamendu aipagarriena da edozein motatako materiala ezaugarritzeko entsegu mekanikoak egiteko makina unibertsal mekanikoena. Mikroskopia elektronikorako ekipoa.Lurren Ingeniaritza arloak (Lurren eta Materialen Zientzia eta Ingeniaritza sailak) geoteknia laborategia du zoru eta entsegu geoteknikoak ezaugarritzeko.Eraikuntzaren gestioa eta teknologia ikertaldeak (Egiturazko Ingeniaritza eta Ingeniaritza Mekanikoa sailak) egiturak ikertzeko laborategia du, guztira 1000 m2tatik gorako azalerakoa eta egiazko elementu estrukturalak garraiatu eta kokatzeko prestatutako instalazioak bertan direla, besteak beste: 120 m2tako zama lauza. 125 t arteko zama estatikorako ataria. 250 t arteko zama noranzko biko ataria. Era berean, ikertaldeak entsegu ez birrintzaileetarako laborategia (LABEND) du erabilgarri, bertako azpiegituraren artean honako entsegu hauek burutzeko gailuak izanik: katu lauak, hole-drillingak, dilatometria, entsegu soniko eta ultrasonikoak, esklerometroa, penetrometria, termografia azpigorri eta eraikuntza historikoen monitorizazioa.Ingeniaritza Geografiko eta Adierazpen Grafikorako Teknikak sailak modelatze eta diseinu grafiko eta geografikorako laborategia du, bertan material topografiko ezberdina deuna, hala nola: 5 estazio oso, beren gehigarriekin; 4 maila optiko; 4 maila digital; A-0 tamainako plotter bat. Lurren modelatzeko, GIS eta lan lineala trazatzeko hainbat programa; obra zibil eta lurren elementuak birtualki adierazteko murgiltze sistema eta mahaia; obra zibilen simuladore grafiko hiru dimentsiotakoa.Geografia, Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza sailak kartoteka, proiktuen laborategia, antolakuntzarako artxiboa eta hirigintza proiektuetarako hornitutako aretoa (ikasteko mahaiak, PC, plotter, eskaner, SIG).
Doktoregaiek parte hartzen duten unibertsitate eta gune ezberdinen biblioteka nagusiak izango dituzte erabilgarri, Kantabriako unibertsitate, Universidad del País Vaco / Euskal Herriko Unibertsitate eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikokoak. Adibide modura, Santanderreko bide ingeniarien eskolan bada ikasteko 130 postutako biblioteka atala dago, lau areto ezberdinetan banatuta. Biblioteka honen azalera 660 m2takoa da. Kantabriako unibertsitatearen bibliotekan den bideen atalak 36.000 bat unitate lanen funtsa du. Atal nagusiak dira "oinarrizkoa", 5.200 bat alerekin, "monografikoa", 24.400 bat alerekin, "bereziak" 4.000 bat alerekin, erreferentziazkoa 1.260 ale eta 460 bat ale monografiko dituena. UPC-k 13 biblioteka dauzka UPCren campusetan barrena, ordutegi zabalekin eta erabilera errazekoak. Biblioteka guztiek zerbitzu anitzak eskaintzen dizkio unibertsitate komunitateari, hala nola, liburuen mailegua, paper eta formatu elektronikoan diren bildumak, ordenagailudun aretoak eta banaka eta taldeka lan egiteko aretoak. Biblioteketan gero eta sarriagoak dira formatu elektronikoan eskainitako informazio baliabideak, UPCren biblioteka digitalaren bidez (http://bibliotecnica.upc.edu/) kontsultatu ahal direnak. Honez gain, UPC-k jakintzari irekitako atarirako sarbidea (http://upcommons.upc.edu/) ere bada, doktorego tesiak, karrera amaierako lanak eta unibertsitatearen ekoizpen akademikoari loturiko irakaskuntza materialak eta ikertzaileen ikerkuntza jardueran sortutako dokumentu zientifikoak bertako osagarriak izanik. UPV/EHUk zentralizaturik dauka biblioteka nagusia, sarrera hiru campusetatik egin daitekeelarik, azken belaunaldiko teknologiekin hornituta.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • Autoridad Portuaria de Pasaia (Gipuzkoa)
  • Ayuntamiento de Pasaia
  • Ente Público Red Ferroviaria Vasca
  • Fundación Museo Vasco del Ferrocarril/Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa
  • Isuuru Arquitectos SLP
  • Miguel Arsuaga Arquitectos S.L.