Posterrak aurkezteko arauak

  • Posterra izena eman duen doktoregaiak aurkeztu beharko du.
  • Hautatu eta jardunaldietan azalduko diren laburpen guztiak abstract-en liburu batean argitaratuko dira. Jardunaldiak amaitu eta gero editatuko da eta eskuragarri jarriko da UPV/EHUren webgunean.
  • Hizkuntza: aurkezpena gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez prestatu ahal izango da, laburpena zer hizkuntzatan aurkeztu den kontutan hartu gabe.
  • Neurria: posterrak neurri hauen barruan egon beharko dira, bertikalean: DIN A0: 841 mm zabal x 1189 mm altu.
  • Antolakuntzak ez du bere gain hartuko posterrak inprimatzeko gasturik eta ez ditu posterrak aurretik gainbegiratuko.
  • Kokapena: doktoregaiak II. Doktorego Jardunaldien egunean eramango du posterra zuzenean, eta programan esleitu zaion ordu tartean kokatuko du. II. Doktorego Jardunaldien hasieran dokumentazioa jasotzen duenean hizlari bakoitzari adieraziko zaio zein paneletan kokatu behar duen posterra. Zehazki, doktoregaiak identifikatzaile bat jasoko du, kode bat izango duena. Kodeak adieraziko du posterrari dagokion arlo tematikoa [A, F], zenbakia eta aretoa. Aretoetan zinta itsaskorra egongo da hizlarien esku.
  • Posterrak kentzea: posterra aurkeztu duen doktoregaiaren ardura izango da berori kentzea. Saioa amaitzean kendu beharko dira, programan horretarako zehaztutako tartean.
  • Formatua: posterraren edukia librea da. Doktoregai  bakoitzak erabakiko du zein den modurik egokiena islatu gura dituen edukiak aurkezteko. Dena dela, gomendatzen da poster guztietan adieraztea nor den zuzendaria eta zein doktorego programetakoa den tesia.
  • Ezinbestekoak (I), logoa: posterrak Master eta Doktorego Eskolaren logoa eduki behar du.
  • Gutxieneko baldintzak (II) filiazioa: behar bezala aipatu beharko da UPV/EHU, gomendio hauei jarraituta.