Behin-behineko erabiltzaileak

Atal honetan erabiltzaileak sor daitezke, bertaratu daitezkeenen zerrendan ager daitezen eta irakasleek haien bertaratzea adieraz dezaten. Sortzen diren behin-behineko erabiltzaile horiek ezin dira eGelara sartu eta, beraz, ezin izango dute beren bertaratzea adierazi. Irakasleek egin behar dute.

Aukera hau erabilgarria da gure eGelako kurtsoan matrikulatuta ez dagoen pertsonaren baten bertaratzea erregistratu behar badugu.

Sortu diren behin-behineko erabiltzaileak editatu, ezabatu edo eGelan dagoen beste erabiltzaile batekin batu daitezke.

Behin-behineko erabiltzaileen konfigurazioa

"Batu erabiltzailea" aukerarekin, behin-behineko erabiltzaileak eta eGelako erabiltzaileak dituzten bertaratze-erregistroak taula honen arabera batuko dira:

eGela erabiltzailea Behin-behineko erabiltzailea Ondorioak
Bertaratze-datuak ditu Bertaratze-datuak ditu Behin-behineko erabiltzailearen bertaratze-datuak eGelako erabiltzailearen bertaratze-datuei gehitzen zaizkie. Desadostasunik izanez gero, behin-behineko erabiltzailearen datua mantenduko da.
Ez du bertaratze-daturik Bertaratze-datuak ditu Behin-behineko erabiltzailearen bertaratze-datuak eGelako erabiltzaileari esleitzen zaizkio.
Bertaratze-datuak ditu Ez du bertaratze-daturik eGelako erabiltzailearen bertaratze-datuak mantentzen dira.

Kasu guztietan, erabiltzailea batzeko prozesua behin-behineko erabiltzailea automatikoki ezabatuz amaitzen da.