Bertaratzeen erregistroa kudeatzea

Saioak

Sortu diren saio guztiak kudeatzeko aukera ematen du, hainbat filtro aplikatuz bilaketa errazteko. (1).

Saioen kudeaketa

Zerrendako saio bakoitzeko, QR kodea eta sortutako pasahitza lor/erakuts daitezke (2), ikasleek beren bertaratzea adierazi ahal izan dezaten, horrela konfiguratu bada.

Zerrendan, irakasleek ikasleak saio bakoitzera bertaratu diren adierazteko aukera dute dagokion ikurra sakatuz. Saioak oraindik bertaratze-daturik ez baditu, (4). ikurra agertuko da, eta jada bertaratze-datuak grabatua baditu (irakasleek sartuta edota norberak markatuta, (3). ikurraren bidez adieraziko da.

Saioko bertaratze-datuak kudeatzean, klasera bertaratu behar ziren ikasleen zerrenda agertuko da, saioa definitzerakoan aukeratu den saio mota arabera, eta irakasleek bertaratzea adierazi edo aurrez adierazitakoa aldatu ahal izango dute. Ikasleek markatutako bertaratzeen kasuan, Oharrak eremuan "Norberak markatuta" mezua agertuko da.

(5). ikonoaren bidez, saioaren ezarpenetara sar gaitezke, eta, beharrezkoa bada, aldatu. (6). ikonoaren bidez, saioa ezaba daiteke.

Hainbat saio ere hauta daitezke, eta (7). menuaren bidez, hautatutakoak ezabatu edo beren iraupena aldatu.

Txostena

"Txostena" atalari esker, orain arte izandako bertaratze-erregistroa ikus daiteke. Informazioa errazago ikusteko hainbat filtro eskaintzen dira.

Esportatu

"Esportatu" atalak bertaratzeari buruzko informazioa Excel, OpenOffice edo testu laua formatura esportatzeko aukera ematen du. Esportatu beharreko informazio zehatza konfiguratzea ahalbidetzen duten hainbat aukera eskaintzen ditu sistemak.