Matrikulatutako erabiltzaileak

Atariko oharra

eGelan erabiltzaileak kudeatzeko tresna aztertzen hasi aurretik, plataforma hau testuinguru instituzionalean kokatzen den heinean, horrek erabiltzaileengan eragin zuzena daukala azpimarratu behar da; hau da:

eGelan, Gela birtualen Kudeatzailearen bidez, GAUR-eko datuak islatzen dira. Hau dela eta, gela birtualak irakasleek, GAUR en azaltzen diren datu akademikoak kontutan izanik, egiten dituzten eskariaren ondorioz sortzen dira. Datu hau kontutan izanik, erabilgarri den kasuetarako dagoeneko sortuak diren eskuliburu eta tutorialak erabiliko ditugu (Gelak nola sortu, erabiltzaileen matrikulazioa, aurretik sortuta dauden gela birtualetan irakasleak auto-matrikulatu). Material guzti hau, UPV/EHUko eCampus-aren web orrian duzue eskuragarri:

https://www.ehu.eus/eu/web/ecampus/ikasgela-birtualak-ir (3. atala)

Aipatu behar da baita, eGela-k matrikulaziorako dituen tresnak Kudeatzaileak dituenarekin gainjartzen direla. Baina hau horrela izan arren, kasu zehatz batzuetan baino ez da erabiltzea aholkatzen- eta horrela azaltzen dugu dokumentu honetan.

Matrikulatu “Matrikulatutako erabiltzaileak” aukeraren bidez

Matrikulazioa Kudeaketa > Ikastaroaren kudeaketa > Erabiltzaileak > Matrikulatutako erabiltzaileak aukeraren bidez gauzatzen da.

Sakatu

“Matrikulatutako erabiltzaileak” sakatu ondoren, orri hau agertuko zaigu.

Matrikulatutako erabiltzaileak

Orri honetan izango dugu gure ikastaroko partaideen zerrenda eta horiek ikastaroan duten rola. Taularen goialdean eta behealdean bi botoi daude (Matrikulatu erabiltzaileak). Botoia bi aldiz agertzea erabilgarria izango da gure ikastaroan partaide asko badaude, eta erosotasun handiagoa eskainiko digu partaideak kudeatzeko.

Azpimarratu behar dugu eGELA zerbitzuan ikasgelak sortzea eta irakasleak nahiz ikasleak sartzea “Ikasgela Birtualen Kudeatzailea” aplikazioaren bidez egiten dela automatikoki. Gainera, aplikazio horretan aukera izango dugu gure ikasgeletan beste pertsona batzuk sartzeko (betiere, ez badute irakaskuntza esleituta GAUR gunean talde horretan edo ez badaude hor matrikulatuta).

eCampus-etik gomendatzen dugu bide hori erabiltzeko, atal honetan deskribatutakoaren ordez; izan ere, Kudeatzailean irudikatzen da eta gure ikastaroko  erregistroetan isla izango dute.

“Matrikulatu erabiltzaileak” botoia sakatuz gero, beste pantaila bat agertuko zaigu. Han, LDAP erabiltzailea eta pasahitza erabilita gutxienez behin plataforman identifikatutako pertsonen “rolak esleitu” ahal izango ditugu.

Plataforman baimendutako pertsona guztien zerrenda agertuko zaigu. Sartu nahi dugun erabiltzailea aurkitzeko, “Bilatu” aukera erabiliko dugu. Testu-kaxan idatziko dugu pertsonaren izena edo helbide elektronikoa, eta, ondoren, “Bilatu” botoia sakatuko dugu. Agertzen ez bada, eskatu beharko genioke behin eGELA plataforman sartzeko bere LDAP eta pasahitzarekin, gure ikastaroan gehitu ahal izateko. LDAP kontuak aktibo egon behar du; bestela, ez digu utziko plataformara sartzen. Arazo hori askotan izaten da “Besteak” taldeko pertsona erabiltzaileen artean; izan ere, horrela sortutako kontuak urtebetera iraungitzen dira.

Goialdean agertzen den goitibeherako menuan aukeratuko dugu pertsona horri esleitu nahi diogun rola (“ikaslea” edo “irakaslea, “edizio baimenik gabeko irakaslea”), eta “Matrikulatu” botoia sakatuko dugu. Prozesu hori errepikatuko dugu gehitu nahi ditugun pertsona guztiekin eta denak sartzen amaitu ondoren, “Amaitu erabiltzaileak matrikulatzen” botoian klik egingo dugu.

Beste matrikulazio metodo batzuk (eGELA PI)

CSV edo TXT gunetik matrikulatu

Erabiltzaileen posta elektroniko helbide instituzionala (@ehu.eus), LDAP edo NAN zenbakidun  zerrenda izanez gero, “csv gunetik matrikulatu” aukera erabiliz, denak multzoan matrikulatu ahal izango dira.

Matrikulatu beharreko erabiltzaileen zerrenda

“csv gunetik matrikulatu” aukera sakatzerakoan beste orri bat irekiko zaigu, non pertsona-zerrenda horri izendatu nahi diogun rola hautatu eta fitxategi bat atxiki beharko den. Fitxategi honek ondoko baldintzak izan beharko ditu: 1) fitxategia .txt edo .csv 2) lerro bakoitzean matrikulatu beharreko erabiltzaileen LDAP,  NAN zenbakia  edo posta elektroniko helbide instituzionala (@ehu.eus) 3) datu ezberdinak nahastu ahal dira.

Fitxategia bidali ostean bi pantaila azalduko dira, alde batetik, beronek dituen datuak baieztatzen dituena eta bestetik, inportazioaren emaitza. Matrikulatu diren erabiltzaileen kopurua azaltzen da eta akatsik izanez gero, hau gertatu izanaren arrazoia.

Matrikulazio automatikoa (ikasleak)

Eskuzko matrikulazioaz gain, eGelaPIn matrikulazio automatikoa ere konfigura daiteke. eGelan metodo hau ezgaitua dago- GAURko datuetatik hartzen dira eta datuak.

1) Matikulazio automatikoa aktibatu eta konfiguratzeko aukerak 2) Matrikulazio automatikoa metodoa gehituz

Metodo hau, berez, ezgaitua azaltzen da baina irakasleek berau edo beste metodo bat aukera dezake bakoitza bere baldintza multzoekin (matrikulazio-giltza, matrikulazio epea…).

"Kudeaketa/erabiltzaileak/matrikulazio metodoak” menutik konfiguratu ahal izango dugu gure ikastaroa matrikulazio automatikoa baimentzeko. Plataforman egiaztatu den erabiltzaile bati aukera hori baimenduz gero, gure ikastarora sartzen ahalegindu ahal izango du, eta une horretan gako bat eskatuko zaio. Gakoa idatzitakoan, automatikoki matrikulatuta geratuko da ikastaroan ikasle gisa (sartzeko gakoa behin bakarrik idatzi beharko du).

Irakaslearen erantzukizuna da ikastaroan parte har dezaketen ikasleei auto-matrikularako gakoa jakinaraztea.

Hasteko, matrikulazio automatikoa metodoa aktibatu behar dugu gure ikastaroan. Horretarako, “Kudeaketa/erabiltzaileak” menuan agertzen den “Matrikulazio metodoak” lotura sakatuko dugu. Aukera hori aktibatu ahal izango dugun orria irekiko zaigu, “Editatu” ikonoan sakatuz.