Taldeak eta taldekatzeak

Taldeak eta taldekatzeak, zer dira?

  • Taldea kurtso bateko erabiltzaile multzo bat da. Taldeak sortzearen helburua partaideek multzo txikietan antolatzea da. Zereginak taldeka bidaltzeko konfiguratu daitezke baita.
  • Taldekatzeak talde multzoak dira. Beraz taldeak sortzea derrigorrezkoa da, gero erabiliko ez badira ere. Taldekatzeen helburua baliabide edo jarduera batera eskuragarritasuna mugatzea izango da.

Kurtsoko erabiltzaileak talde eta/edo taldekatzeetan antolatu

Taldeak eta taldekatzeak antolatzeko Kudeaketa > Erabiltzaileak> Taldeak aukeratuko beharko da.

Ondoren,  hiru ataletan antolaturik- Taldeak, Taldekatzeak, Ikuspegi orokorra- ondorengo aukerak aurkeztuko dira. Ondorengo irudian, Taldeak atalean daudenak ikusten dira:

Sortu taldea (1) eta Automatikoki sortutako taldeak (2) aukerek taldean sartu nahi ditugun erabiltzaileak aukeratzea ahalbidetzen du. Eskuz eginez gero Gehitu/kendu erabiltzaileak aukera erabili beharko da taldea osatzeko. Inportatu taldeak (3) aukera erabiliz beste kurtso bateko taldeen ezaugarriak erreplikatzako aukera izango da (izena, deskribapena...) baina EZ erabiltzaileak.

Kudeaketa >  Ikastaroaren kudeaketa > Ezarpenak editatu > Taldeak  atalean  kurtso osoko jarduerek taldeen bidez funtziona dezaten zehaztu daiteke.  "Behartu talde-modua" aukeratuz gero, jarduera guztiak talde bezala funtzionatuko dute.

Taldekatzeak atalean taldekatzeak sortu eta bakoitzean sartu nahi ditugun taldeak zehazteko aukera izango da.

Taldeak sortzeko aukerak
Taldekatzeak sortzeko aukerak

  1. Taldekatzearen ezarpenak: izena eta deskribapena
  2. Taldekatzea osatuko duten taldeen aukeraketa
  3. Taldekatze berria sortu

Taldeak ikastaro mailan

Talde modua ikastaro mailan konfigura daiteke. Jarduera guztiak konfigurazio honetara egokitu beharko dira. Honela, eduki eta jarduera berdinak izan daitezke talde ezberdinentzat, baina batak bestearena ikusi gabe. "Behartu talde-modua" aukeratuta ez badago, konfigurazio hau jarduera bati egoki dakioke- eta ez ikastaro osoari. Talde-modua behartuta egonez gero, aldiz, aukeraketa hau gailenduko da zeregin guztietan eta “Partaideak” atalean ikasleek beraien taldekoak ikusiko dituzte soilik.

Talde moduak ikastaro mailan

Taldeak kurtsoko jardueretan erabili

Talde-modua jarduera guztietan aktiba daiteke, Glosategia, Ikasgaia eta SCORM-ean izan ezik. Horretarako Kudeaketa > jarduera bakoitzaren ezarpenak > Moduluaren "ezarpen bateratuak" atalean zehaztu beharko da talde modua.

Jardueraren baitan “Talde-Modua” konfiguratu
  • Taldeek ezin elkar ikusi ikasle bakoitzak bere taldea baino ezin du ikusi; gainerakoak ezin ditu ikusi.
  • Taldeek elkar ikusten dute ikasle bakoitzak bere taldean egiten du lan gaina gainerakoak zertan ari diren ikusten du.

Adibidez, foro bat talde-moduan konfiguratzean, eztabaidak foroko partaideen artean gauzatzen dira, eta ez gela guztiko erabiltzaileen artean. Zereginetan aldiz, bidalketak taldeka gauzatzea zehaztu daiteke baita -ondorengo gaian sakonduko da aukera hau.

Mugatu eskuragarritasuna taldekatzeari jarduera/baliabide mailan

Elementu batera eskuragarritasuna mugatzeko bi modu daude:

  1. Jarduerentzat. “Moduluaren ezarpen orokorretan”. “Talde modua”n taldeek ezin elkar ikusi edo taldeek elkar ikusten dute  aukeraturik badago, taldekatzeetako bat aukera daiteke. Taldekatze horretako parte ez denak, elementu horretara sartu ahal izango du baina ez ditu ekarpenak ikusiko. Irakasleak jardueraren alboan, berau zein taldekatzeri esleitu zaion adierazten dion oharra izango du
  2. Baliabide eta jarduerentzat. “Mugatu eskuragarritasuna” atalaren baitan. Kontutan izan behar da, taldekatzerik sortu ez baldin bada, irizpide hau ez dela azalduko eskuragarritasuna mugatzeko baldintzen artean.