area_profesorado

Plataformak eta Zerbitzuak

eCampus Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaskuntzaren, ikaskuntza birtualaren eta lineako prestakuntza-jardueren laguntza-zerbitzua da. Helburu nagusia da irakasleen lana erraztea eta laguntzea, unibertsitateko irakaskuntza indartzen duten baliabide eta zerbitzu digitalen bidez. Nabarmendu beharreko zerbitzuak honako hauek dira:

  • Gradu eta Master Ofizialetako ikasgela birtualak, eGela zerbitzuaren bidez.
  • Eduki digitalak sortzeko laguntza, ikaskuntza-ingurune berritzaileetara egokituta.
  • OpenCourseWare (OCW) proiektua, unibertsitateko irakaskuntza-materialak modu irekian argitaratzeko aukera ematen duena.
  • Tresna digitalen erabilerarako laguntza teknikoa eta aholkularitza pedagogikoa, irakaskuntza-erreminten erabilera eraginkorra bermatzeko.
  • 9 Unibertsitateko Taldearen (G-9) Campus Birtual Partekatua programan parte-hartzea, Ikerkuntza eta Irakasleen Prestakuntzarako Plana (IRI Plana) kudeatzea barne.