OpenCourseWare (OCW)

2018 urteko OpenCourseWare (OCW) programaren deialdia

Deialdia

  1. Deialdiaren xedea
  2. Parte hartzeko moduak
  3. Epea eta eskarien aurkezpenerako prozedura
  4. Erabilitako edukiak, kurtsoen egitura eta edizioa
  5. Proposamenen kalitate mailaren ebaluazioa
  6. Sinadura elektronikoa parte hartzeko baimenean
  7. Laguntza teknikoa

1. Deialdiaren xedea

Deialdi honen xedea OpenCourseWare proiektuan kurtso berriak sortzea da eta aurreko deialdiko oinarriak eraginik gabe uztea argitaratu gabe geratu ziren kurtsoentzat- parte hartu nahi izanez gero eskari berria egin beharko dutelarik.

Kurtsoak euskaraz zein gaztelaniaz garatuko ahal izango dira. Horrez gain, UPV/EHUko Eleaniztasun Planeko beste hizkuntzak ere onartuko dira; kasu honetan, eskatzaile taldeko bateren bat hizkuntza horretan akreditatua egon beharko delarik.

OCW kurtso bat era irekian argitaratutako unibertsitate ikas materiala da. Behin argitaratu ondoren errakuntza tipografikoak zuzentzeko aukera baino ez da izangoezinezkoa izango da kurtsoan beste aldaketarik egitea 4. Moduan aipatutakoa salbu.

Deialdi honetan edozein irakaslek edo irakasle taldek parte har dezake, beti ere eskaria aurkezteko momentuan UPV/EHUko plantilan egotea beharrezko izango delarik. Irakasle taldeen kasuan, partaide guztiek baldintza hau bete beharko dute. Gehienez 6 partaideko taldeak izango dira.

2. Parte hartzeko moduak

Parte hartzeko lau modu daude:

- 1go modua: OCW-UPV/EHUn (https://ocw.ehu.eus/) dagoeneko argitaratuta dauden kurtsoak baina hizkuntza ezberdinean. Kurtso berria argitaratutakoaren lan eratorri izango da eta deialdi honetako ezaugarriak bete beharko ditu ezinbestean.

- 2. modua: Kurtso berriak sortzeko.

- 3. modua: Aurreko deialdietan onartutako kurtsoak baina argitaratu gabeak. Aurreko deialdian kurtsoak izandako irakasle talde eta izenburu berdina izan beharko ditu. Orduko taldekideren batek aurtengo deialdian parte hartzen ez badu, bere oniritzia eman behar die besteei dagoen materiala erabiltzeko.

Aurreko deialdian erabilitako gune eta edukiak berreskuratzeko asmoz, eskaera betetzean kurtsoaren izenburua eta deialdiren urtea azaldu beharko dira.

4. modua: Modu hau 2013 edo aurreko urteetan argitaratutako OCW kurtsoei SOILIK dago zuzenduta; eta kurtso horiek eguneratzea du helburu.

Ezinbestekoa izango da kurtso berri bat sortzea justifikatzen duten berritasun horiek arrazoitzea. Argitaratuta dagoen kurtsoaren lan eratorri bezala hartua izango da eta kurtso berriak deialdi honetako baldintzak bete beharko ditu ezinbestean. Eskaera betetzean kurtsoaren izenburua eta deialdiren urtea azaldu beharko dira.

Modu honetan parte hartzeko baldintzak hauek dira:

  • Irakasle talde bera izatea.
  • Kurtsoak izen berdina izatea (argitalpen urteagatik bereiziko direlarik).

3. Epea eta eskarien aurkezpenerako prozedura

Eskariak aurkezteko epea otsailaren 21etik martxoaren 7a arte (biak barne) izango da. Eskariak aurkeztu eta kudeatu TRAINERA-OCW (http://gestion.ehu.es/ocw) tresna bitartez egingo dira. Kurtsoko eskari bat aurkeztu beharra dago.

Irakasle taldeen kasuan, eskaera partaideetako batek (hemendik aurrera ordezkari/koordinatzaile izango dena eCampusarekiko jakinarazpenetarako) aurkeztuko du taldearen izenean.

Eskaria aurkezterakoan, sistemak UPV/EHU Erregistro elektronikoan sarrera sortuko eta TRAINERA-OCWn izapidea zabalduko ditu automatikoki. Ondoren, eskatzaileari posta elektroniko bidez, sarreraren froga izango den  dokumentua helaraziko dio (zenbakia, data eta orduarekin).

Era berean, Saileko Zuzendariak posta elektroniko bat jasoko du, eskari honi oniritzia emateko- 6 egun balioduneko epean TRAINERA bidez. Erantzunik jaso ezean baiezko moduan ulertuko da.

TRAINERA bidez eta epe barruan aurkeztu eta Sailaren oniritzia duten lehen 50 eskariak onartuko dira.

eCampusek aplikazioaren bidez aurkeztutako eskariak aztertuko ditu eta onartu edo ez erabakiko du. OCW-UPV/EHU plataforman partaideek materialak prestatzen has daitezen eremuak sortuko ditu.

Sistemak mezu bat helaraziko dio ordezkari/koordinatzaileari hartutako erabakiarekin, eta edukiak igotzeko gunearen URL edo OCW-UPV/EHU plataformako helbidearekin.

4. Erabilitako edukiak, kurtsoen egitura eta edizioa

Materialak egileenak izan behar dira, jatorrizkoak. Horrela ez bada eta besterenak diren materialak erabiliz gero, horretarako baimena izatea ezinbestekoa izango da eta “UPV/EHUko OCW kurtsoetako Egileentzako Gida” (pdf, 290 Kb).zehaztutako eran aipua adieraztea.

Irakasleek kurtsoko edukiak OCW-UPV/EHU (plataformara (Moodle) igoko dituzte eta bi fasetan egin ahal izango dute, hala nola:

1go fasea. 2018ko apirilaren 16an bukatuko dena. Data honetarako ondorego atalak bukatu beharko dira:

  • 1go atala (Irakasgaiaren irakaskuntza gida, egitasmora egokitua)
  • 2. atalaren erdia- eskarian azaldutakoaren arabera (Ikasteko materialak)
  • 5. atalaren erdia (Praktikak , ariketak eta ekintzak)

2. fasea. 2018ko ekainaren 3a arte izango dena. Data honetarako kurtso osoa bukatu beharko da.

Epe hauek azken egunak izango dira eta epeetako baten eskatzen dena ez betetzeak deialditik kanpo geratzea dakar.

5. Proposamenen kalitate mailaren ebaluazioa

Proposamenen kalitatearen ebaluazioa ondorengo alderdiak kontutan izanik egingo da (ikus 1. Eranskina (pdf, 70 Kb)):

  1. Irakaskuntza gida
  2. Ikastaroaren luzera, koherentzia eta homogeneotasuna
  3. Norbere ikasteko materialak, gomendaturiko irakurgaiak eta beste baliabideak
  4. Praktikak, ariketak eta ekintzak. Autoebaluazio prozedurak
  5. Edukien formatua eta hizkuntzaren erabilera.
  6. Bibliografia eta informazio iturriei aipua
  7. Baliabideen jabetza intelektuala

Argitalpen proposamenen kalitatearen ebaluazioa hiru mailatan egiten da I Eranskineanazaldutako alderdiak kontutan izanik.

eCampusek egiten duen berrikuspen formala

eCampusek eskatutako baldintza formalak betetzen diren aztertuko du, ondoko irizpideak aintzat harturik:

  • Ikas materiala Irakaskuntza Gidarekin bat etortzea
  • Edukiak formatu bateratu batean aurkeztea
  • Jabego intelektualari dagokionez arazorik ez izatea
  • Materialen autoretza argi adieraztea

Sailak egiten duen edukien berrikustea

eCampusek oniritzia eman ostean, Sailari eskatuko zaio kurtso proposamenak unibertsitate maila eta zehaztasun zientifikoa dutela ziurtatzen duen txostena.

Sistemak posta elektroniko bat bidaliko dio Saileko Zuzendariari, hilabeteko epean, Sailaren izenean, balorazioa eman dezan.

Nahi izanez gero, kurtsoaren edukiak eta egitura aztertzeko asmoz, posiblea da (TRAINERA bidez) gehienez 3 pertsonei plataforman sarrera ematea.

Hilabeteko epea igaro eta, Saileko Zuzendariak erantzunik ematen ez badu, balorazioa kontrakotzat hartuko da.

IEUBren ebaluazioa

Aurreko bi berrikuspenak gainditu ondoren, Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitateko Batzordeak (IEUB), I. Eranskinean azaltzen diren irizpideetan oinarrituz, argitalpen proposamena berdinen arteko ebaluazioaren bidez aztertuko du eta beronen argitalpenaz erabakiko du. Irakasle taldeak egin beharreko hobekuntzak proposatu ahal izango ditu edo argitalpena bertan behera utzi, kurtsoak egitasmoaren ezaugarriak betetzen ez dituelako edo edukiek unibertsitate maila ez dutelako.Posta elektronikoz jakinaraziko zaio koordinatzaileari egindako balorazioa.

Erabakiaren aurka alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea egongo da, jakinarazten den egunetik hasita. Horretarako beharrezkoa da erregistro bidez eCampusari idatzi bat bidaltzea, zeinak IUEBri bidaliko dion.

Batzordeak jasotako alegazioak aztertuko ditu eta behin betiko txostena emango du. Txosten honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Errektorearen aurrean, hilabeteko epean.

6. Sinadura elektronikoa parte hartzeko baimenean

Kurtsoa argitaratu aurretik, ezinbestekoa da irakasleak (bakarra denean) edo irakasle taldea osatzen duten guztiek proiektua zuzentzen duten baldintzak islatzen dituen parte hartze baimena sinatzea, sinadura elektronikoaren (https://gestion.ehu.es/bandejadefirma) bidez.

eCampusek, IEUBek baimendu eta irakasleek sinatu ondoren, OCW-UPV/EHU atarian kurtsoa argitaratuko du. Argitalpenerako aurreikusitako data 2018ko azaroa izango da.

OCW atarian argitaratu izan direnean ziurtagiri pertsonalizatua sortuko da partaide bakoitzarentzat. Ziurtagiriak TRAINERA bidez eskuratu ahal izango dira.

7. Laguntza teknikoa

eCampusek deialdiaren inguruko informazioa, OCW-UPV/EHU plataforma eta TRAINERA kudeaketarako tresnaren erabilerari buruzko laguntza emango du. Halaber, materialen jabetza intelektualari buruzko informazioa emango du.

 

Leioan, 2018ko otsailaren 19an

 

Idoia Fernández Fernández
Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea
UPV/EHU