Sarrera

Dokumentu hau ez da ikastaroan lantzen diren eduki guztiei buruzko eskuliburu bat, eskeintzen dituen erabilerei buruzko eskema, erabilera ideiak eta informazio zehatzagoa eskaintzen duten beste dokumentu eta baliabideetara estekak eskuragarri jartzen dituen dokumentua baizik.

eGELAko tresna zehatz batzuk, glosategi, wiki eta datu baseak adibidez, edo kanpoko beste tresna batzuk, Wikipedia , blogak edo YouTube adibidez, ikasleek edukiak era kolaboratiboan  sortzeko euskarri izan daitezke. Eduki hauek adibidez, irakurketarako bidalitako dokumentuaren laburpena egiteko, informazio bilaketa baten ondorioa, termino edo erreferentzia bilduma lortzeko edo ikasgaiari buruzko “apunteak” izan daitezke.

Ondoren tresna hauei buruzko azalpentxo bat eta erabilerari buruzko adibideak eskaintzen dira. Ekarpen hauek irakaslegoari eskainitako prestakuntza ikastaro batetik jaso dira - bertan azken zeregin bezala erabilera ideia bat azaltzea eskatzen zitzaien. Dokumentu honetan unibertsitate mailako irakaskuntzan tresna birtual hauek izan dezaketen erabilerari adibideak laburbiltzen dira.