Wikis

Wikia web gune kolaboratiboa da- edukiak editatu, orrialde berriak sortu…. Alde batetik, edizio baimen kontrol “falta” hau izan arren  bestaldetik bertsioen historiko bat gordetzen dute, horrela ustekabean ezabatuz gero, behar den bertsioa berreskuratzea posible delarik. Dokumentu kolaboratzaileengandik bereizten da wikia baita esteken bitartez lotutako dokumentu multzoa den heinean. Hau da, hasierako orrialdean salbu, ez dago orrialdeen arteko hierarkiarik.

  • eGelan wiki bat sortzean, “Elkarlanerako wikia” edo “Norbanakoaren wikia” aukerak zabaltzen ditu- azken aukera hezkuntza plataforma batean ohikoena izan ez arren, interesgarria izan daiteke bidalketa indibidulen jarraipena egiterakoan.

  • Berezkoa formatua (HTML) behartutako formatu bezala markatzea komeni da; izan ere, eGelako beste ataletako edizio bera mantentzea lortzen baita. Formatu aukeraketa agertzearen arrazoia wikiak sortu zirenean banda zabalera urria izanik, komunikazioak arintzeko asmoz sortu ziren. Baina gaur egun, banda zabalera arazorik izan ez arren, komeni da erabiltzaileek ezagun duen edukien editorea mantentzea. Gainera, horrela ikasleek orrialde bat sortzen duten bakoitzean formatua aukeratu behar izana saihesten da.

  • Aurreko baliabideekin alderatuz, wikiak ez du kalifikazio atalik. Ikasle bakoitzaren partaidetza baloratzeko tresna zehatzik ere ez du. Orrialde bat zein ikaslek editatu duen zehazteko tresna bat bada, baina informazio orokorra lortu nahi baldin bada, (Kudeaketa>>Wikiaren kudeaketa>>Agerraldiak ) jarduera agerraldietara jotzea beharrezkoa da.
  • Erabiltzaile bezala, orrialde berriak sortzea eta barne loturak izan daitezke gehien harritu dezaketen atalak eta ikasleei azaltzean zailtasun gehien ematen dituena izatea baita.

  • Orrien goialdean erlaitzen bidez informazio gehigarria eskaintzen da (editatu, iruzkinak…)

  • Aurreko irudiak ikus daitekeen bezala, irakasle rola dutenek “Kudeaketa” izeneko erlaitza izango dute, zeinak orriak eta orri bertsioak ezabatzea ahalbidetzen duen.

Erabilera adibideak:

Wikiak laburpen edo edukien zati zehatzetarako erabil daitezke, berrikuste aukerak eta balioztatze aukerak sartuz.

  1. Adibidez, Ingeritzako irakasle batek,  Puzzle metodologiaren bidezko zereginaren baitan sortutako adituen taldeei wiki bat (bakoitzak duen lan taldeari aholkularitza eman  beharreko gaiari buruz). Wiki hauek irakasleak aztertu ondoren, ikasleen esku jartzen dira.
  2. Antzeko beste egoera batean, Ingenieritzako beste irakasle batek gaiaren edukien zati bat wiki bidez sortzea proposatzen die. Ikasleak “elkar ikusten duten” taldeetan lan egiten dute eta irakasleak erregularki gainbegiratzen die.  Ondoren, ikasle bakoitzak beste taldeetako lanak gainbegiratzen ditu. Bukatzeko, irakasleak laburbildu eta talde bakoitzari taldekideengandik jasotako komentarioak bidaltzen dizkie, eta hauek  beraien lana berrikusi beharko dute (edo zergatik egiten ez duten argudiatu).
  3. Diseinu sofistikatu baten bidez Biologiako irakasle batek bi fasetan bereizten duen planteamendua du. Lehenik, talde bakoitzak ahozko aurkezpen bat egiten du eta ondoren, tailerra izeneko tresnaren bidez idatzizko dokumentu batean islatzen du aurkezpen hori. Ikaskide eta irakasleen komentarioak kontutan izanik, irakasleari  bigarren bertsioa bidaltzen die. Azken berrikusketa egin ondoren, beste taldekideek egindako lanarekin batera irakas-edukia sortzeko erabiliko dute.
  4. Arkitekturako irakasle batek beraien ikasleek egin behar dituzten praktikak gainbegiratzeko wikien erabilera proposatzen du. Ikasleek aurrerapen eta intzidentzia guztiak apuntatu behar dituzte tresna honetan, eta gelan egin beharreko aurkezpenerako lagungarri izango da. Era berean, orrialde bakoitzeko “Historia” izeneko erlaitzak lana era egokian egin denaren fede emango du.