Ikastaro osaketa

“Ikastaro-osaketa” funtzionalitateak “Osatu” egoera izateko baldintza multzo bat ezartzeko aukera ematen du. Baldintzak irizpide ezberdinen arabera ezar daitezke: 

  • Irizpide kuantitatiboak: ikastaroan kalifikazio emaitza bat gainditzea, elementu jakin batzuen “jarduera-osaketa” izatea edo matrikulazio iraupena
  • Ikastaroko ebaluazio edo norberak eskuz osatzeko baldintzak 
  • Beste ikastaro batzuen osaketan oinarritutako baldintzak

Erabilpen honek ikastaroko helburuak bete izana azaleraztea du helburu. Beste gertaera batzuk izateko baldintza izan daiteke baita, ikastaroa “osatu” duen ikasleek domina bat jasotzeko adibidez.

Konfigurazioa

“Osaketa aurrerapena” ez bezala, erabilpen hau beti dago aktibatuta. Hala eta guztiz ere, egoki funtzionatzeko konfigurazioa aztertu beharra dago:

  • Ikastaroaren osaketarako baldintzak ezarri beharko dira.
  • Ikastaroaren ezarpenetan “Osaketaren jarraipena” gaitzea komenigarria da; izan ere horrela, “Ikastaroaren osaketa” zehaztean “jardueraren osaketa” baldintza bezala ezar daiteke eta.  
  • Ikasleek “Ikastaro-osaketa”ri buruzko txostena kontsultatu ahal izateko “Ikastaro-osaketaren egoera” izeneko blokea gehitu beharra dago.
  • “Norberak eskuz osatu” baldintza aukeratuz gero, “Auto-osaketa” blokea gehitu beharra egongo da aukera hau ahalbidetzeko. Eskuliburu honek ez du aukera hau sakontzen.

Beraz ondoko pausoak jarraitu beharko dira konfigurazioa zehazteko

Kudeaketa > Ikastaroaren kudeaketa > Ikastaroaren-osaketa menura jo beharko da.

Ikastaro-osaketa menua

Zabaltzen den orrialde honetan baldintza multzo bat agertzen dira, eta hauek “Ikastaro osaketa” zehazteko balioko dute.

Ikastaro-osaketa zehazteko baldintza multzoa

Lehenik eta behin, “Ikastaroa osatutzat” izateko baldintza “guztiak” edo “batzuk” bete behar diren aukeratu beharko da.

Ondorengo irudietan, baldintza mota biren konfigurazioa ikus daiteke: “Jarduera osaketa” eta “Eskuz besteren batek osatu” baldintzak.

Irudian ikus daitekeen bezala,hiru elementurentzat “Jarduera-osaketa” baldintza aukeratu da. Baldintza hau ezartzeko ezinbestekoa da ikastaroko ezarpenetan “Osaketaren jarraipena” aktibatuta izatea.

“Eskuz besteren batek osatu” baldintza honetan irakasleak (irakasle roldunak) markatu ahal izango du ikastaroa bukatu/osatu bezala.

Hurrengo pausoa, ezkerraldeko zutabean agertzen den “Gehitu blokea”n “Ikastaro-osaketaren egoera” blokea aukeratu.

Ondorengo irudian “Ikastaro-osaketaren egoera” blokea ikus daiteke, behin ikastaroan ezarri ondoren. Itxura ezberdina dauka rolaren arabera. Bi egoeretan ikastaroaren txostenera daraman esteka ageri da.

Ondorengo irudian irakaslearen txostena (“Ikastaro-osaketaren egoera” blokean “ikastaroaren txostena ikusi” sakatu) ikus daiteke.

Ikastaroaren txostena

“Jarduera osaketarako” baldintzak konfiguratzean “Kudeaketa” > ”Ikastaroaren kudeaketa”ren baitan beste menu bat azaltzen da.  Beraz, (1) baldintzak zehazteko orria. (2) Txostenen baitan, aurretik aipatutako txostenera jo daiteke.

Txostenak menuaren baitan

Ondoren azaltzen dena izango da ikasleak “Ikastaro-osaketaren egoera” blokeko “zehaztapen gehiago” aukeraren gainean sakatzean.