Partaideak

“Partaideak” atalean ikastaroan matrikulatutako erabiltzaileen zerrenda azaltzen da. Atal honetan azaltzen diren aukerak Kudeaketa > Erabiltzaileak atalean daudenetatik bereizi behar dira – azken honetan erabiltzaileei alta/baja ematea, rolak aldatzea … aukerak daude.

Partaideen zerrenda

Azaltzen den partaide zerrendatik, partaide guztiak edo baten bat aukeratu eta horiekin ekintza desberdinak egiteko aukera dago.

Besterik adierazi ezean, “Partaideak” atalean erabiltzaileen zerrenda plataformara izandako azken sarreraren araberakoa izango da eta lehenengo 20ak erakutsiko ditu soilik. Kopuru hau baino gehiago direnean taularen beheko aldean orri desberdinetan banatzeko aukera edo orri bakar batean azaltzeko aukera izango da.

Taularen goiko aldean bilaketa mugatzeko aukera desberdinak ematen dituen zenbait menu daude - ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.

Partaideen zerrendan bilaketa aukerak

  1. Menu honek kurtsoz aldatzeko aukera ematen du
  2. Rola aldatzeko aukera ematen du
  3. Bilaketa taldeen arabera egiteko aukera ematen du
  4. Epe jakin  bat baino gehiago sartu gabe egon diren erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen du
  5. Zerrenda aurkezteko era aukera daiteke (“Laburra” edo “Xehetasunekin”)

Taularen beheko aldean, aukeratu guztiak  edo bat ere ez ikus daiteke eta aukeratutako erabiltzaileekin egin daitezkeen ekintzen zerrenda zabaltzen da:

Aukeratutako erabiltzaileentzat ekintzak

  1. Mezua bidaltzeko aukera (honen inguruko informazioa “Mezularitza” atalean)
  2. Oharra, banakakoa edo guztientzakoa, gehitzeko aukera. Irakasleari erabiltzaile jakin bati buruz edo orokorrean oharpen bat gehitzeko aukera ematen dio. Aipatu baita, ohar hauek hiru testuinguru izan ditzaketela (ikusi 4. irudia)

“Ohar” bat argitaratzeko testuinguruak

Ohar “pertsonala” idazten duenak bakarrik ikusiko du. “Ikastaro”ko oharra ikasgelako irakasle guztiek ikusiko dute. “Gunea” testuinguruko oharra aldiz, eGela-n irakasle rola duen edozeinek ikusiko du.