VOLVER

KALIFIKAZIO-LIBURUAREN-APLIKAZIO-PRAKTIKOAK-Kalifikazio-liburuko datuak kontsultatu

Kalifikazio-liburuko datuak kontsultatu

Kalifikazio-historia eta baliogabetutako notak

“Kalifikazio-historia” (1) atalak kalifikazio baten sekuentzia kronologikoa berrikusteko aukera eskaintzen du.

Ondorengo irudian, aztertu nahi den kalifikazioaren historia hautatzeko formularioa ikus daiteke: “Aukeratu erabiltzailea” (1.1), “Kalifikazio-elementua” (1.2) eta “Kalifikatzailea” (1.3) ikasgelan irakasle bat baino gehiago dauden kasuetarako.

Irudia

Ondoren “Bidali” (2) botoia sakatu.

Hurrengo irudian, "Ikasle 2"ren "2. partziala"ri (1) dagokion kalifikazio kontsulta ikus daiteke. (1).

Irudia

Baliogabetutako notak

Hurrengo irudian, “Kalifikatzaile-txostena"ren taula ageri da, edizioa aktibatuta duela (1). “1. Partziala” eta “2. Partziala” (2) kalifikazio elementuetan eta “1. Galdetegia” (3) eskuz aldaketak egin dira. Ikus daitekeenez, kalifikazio-elementuei dagozkien kalifikazioak (2.1) ez daude inongo markekin gordeta (2.1) baina jardueraren kasuan, “1. Galdetegia” (3) itzal marroi batekin agertzen da (3.1). Kalifikazio-elementuak taulako zutabeak dira eta ez dute inongo jarduerekin loturarik ondorioz, ez dute kalifikazio-iturririk, baina jardueren kasuan, kalifikazioak ikastarotik etortzea espero da.

Irudia

“Zeregina” edo “Galdetegia” bezalako jardueretan itzal marroi batekin markatuta azaltzen diren kalifikazioak blokeatuta gelditzen dira “ohiko bideetatik” aldatzeko; hau da, “zeregin” batean kalifikazio formularioa erabiliz edo auto-ebaluazioa “galdetegien” kasuan.

Blokeo hau kentzeko “edizioa aktibatu” (1) “Kalifikatzaile-txosten”eko taulan eta “Editatu kalifikazioa” (1.1) sakatu. Zabaltzen den formularioan (2) “Amaierako kalifikazioa” (2.1) eremuko edukia ezabatu eta desmarkatu “Baliogabetuak” laukitxoa (2.2).

Irudia