Aginte-mahaia

Identifikatu ostean, “Aginte-mahaia” izeneko orrialdea zabaltzen da. Orrialde pertsonala da eta bertara erabiltzaileak soilik dauka sarbidea. 

Vista del panel de control con sus diferentes opciones

Ondoren, seinalatutako atal bakoitzak dituen aukerak azaltzen dira:

  1. Erabiltzailearen nabigazio menua. Profil-orria, kontuaren ezarpenak, lege-oharrak, jakinarazpenei buruzko aukerak eta sistematik irteteko esteka. Profilaren irudiaren gainean sakatuz gero ere, profil-orrira bideratzen du.
  2. Menu nagusia. Aplikazioan dauden beste orrialde guztietara sarbidea ahalbidetzen du, lau ataletan banatzen dira:  
    1. Aginte-panela. Hasierako aurkezpen orrira bueltatzeko.
    2. Edukia. Informazio pertsonala editatu, fitxategiak gorde eta antolatu eta egunkarian sarrerak gehi daitezke.
    3. Nire portfolioa. Orriak eta orri bildumak sortu eta argitaratzeko.
    4. Taldeak. Norbere taldeak sortu eta kide egin edo  gonbidatu zaituzten beste taldeetan parte hartu. Eskuliburu orokor honetan ez da atal honi buruz sakontzen.
  3. Online erabiltzaileak blokea. Momentuan (azken 10 minutuetan) aktibo edo jardunean dauden erabiltzaileak erakusten ditu.
  4. Arbela. Jarduera egin berrietako elementu nabariak erakusten duten blokeek osatzen dute. “Editatu” botoian sakatuz gero, blokeak gehitu, ezabatu edo haien antolakuntza aldatzeko aukera dago.