Zure informazio eta ebidentziak prestatu eta antolatu

“Edukia” ataleko azpi-atal bakoitzean azaltzen den informazioa pribatua da. Informazio hori publiko egiteko “Nire portfolioa” ataleko tresnak erabili beharko direlarik. Edukiak lasai presta daitezke, beste inork ez dituelako ikusiko. Baina,  “Edukia” ataleko zenbait elementuk (profil-irudia eta Edukia > Profila >Niri buruz)   publikoki erakusteko bideak badituztela kontutan izan behar da.

Profila eguneratu

Menu nagusiko Edukia > Profilara jo.

Menú principal - Perfil

Atal honetan lau eremu daude:

  • Niri buruz: izena, deitura eta aurkezpen-testua.
  • Kontakturako informazioa: webgune ezberdinetako helbideak (blog, web orria …), posta-helbidea, telefonoak …
  • Gizarte-profilak: sare sozialetako kontu pertsonalak (Twitter, Instagram, Skype… )
  • Orokorra: egungo lanbidea eta lantokia.

Profil-irudiak argitaratu

Menu nagusiko > Edukia > Profil-irudiak atalean sartu.

Subir icono de perfil

Forma karratua duen irudi fitxategi bat aukeratu eta “Igo” sakatu. Ondoren, irudi hori “Lehenetsia” bezala ezarri beharko duzu eta gero, “Ezarri lehenespena” aukeratu beharko duzu irudi hau publikoki erakusteko.

Cómo subir una imagen de icono

Fitxategia eta karpeta gehitu

Menu nagusiko > Edukia > Fitxategiak atalean sartu.

Subir ficheros

1. aukera erabili fitxategi bat zure ordenagailutik  aukeratzeko edo 2.aukera nahi duzun fitxategia arrastatzeko. 3. aukera, aldiz, karpetak sortzeko. Fitxategi eta karpetak “hasiera”ko direktorioan gehitzen dira (ondorengo irudian 1 zenbakia ikusi).

Mi carpeta

Fitxategiak atalean ondorengo ekintza egin daitezke:  

  1. Ezkerraldeko zutabean aurreko mailara mugitzeko edo fitxategi edo karpetaren kokapen aldatzeko aukera dago.
  2. “Izena” zutabean karpeta baten gainean klik eginez bere edukia zabaltzen da eta fitxategiaren gainean klik eginez berau deskargatzeko (testua) edo aurrebista (irudia) aukera dago. 
  3. “Edizio” ikonoa (arkatz formakoa) klik eginez, izena, deskribapena eta etiketak editatzeko aukera zabaltzen da. Aurrerantzean fitxategia gehituko den orrietan iruzkinak gaitzeko aukera era bada.  
  4. “Ezabatu” fitxategia edo karpeta
  5. “Jaitsi” direktorioaren edukia zip fitxategi gisa.  

Edukia > Fitxategiak orrian “Kuota” blokea erakusten da, non erabilitako espazioa eta oraindik erabilgarri dagoenari buruzko informazioa azaltzen den:

Espacio de almacenamiento

Zure Egunkarian (Blog) sarrera gehitu

Menu nagusiko > Edukia > Egunkariak atalean sartu.

Crear nuevas entradas en el blog

Orrialde honetan 1) sarrera gehitu, 2) izenburua eta deskribapena (Ezarpenak) editatu eta 3) egunkiari berriak sortu kontuaren ezarpenetan aukera aktibatuz.

Gehitu sarrera

Menu nagusiko > Edukia > Egunkariak ataleko “gehitu sarrera”  gainean sakatu.

Escribir la entrada del blog

Gehitu izenburua (1) eta mezuaren gorputza (2) testu editorea erabiliz. Ezkerraldean tresna-barra aktibatzeko aukera dago, botoi-zerrenda osoa ikusgai eginez (3).

Izenburu eta mezuaren gorputzaz gain, sarrera bakoitzak ondoko elementuak ditu (ikusi ondorengo irudia):  

  1. Etiketak: etiketak edukia errazago aurkitzen laguntzen duten ohar deskribatzaileak dira. Etiketa berria sortzeko testua edo hitza idatzi eta Enter tekla sakatu. Bat datorren beste etiketaren bat izanez gero,  iradokizun gisa azalduko dira etiketa idazterakoan.  Etiketa hauek bloke bezala agertuko dira sarreren eskuinaldean eta etiketa berdinaren menpe dauden sarrera guztietara sarbidea eskainiko du.  
  2. Eranskinak: aurretik Fitxategi atalean gordetako fitxategiak gehi daitezke.
  3. Zirriborroa: sarrera zirriborro gisa gorde daiteke, eta horrela egunkaria orri batean gehituta izanez gero, ez da automatikoki argitaratuko.
  4. Baimendu iruzkinak: beste erabiltzaileek iruzkinak egiteko aukera duten ala ez defini daiteke.

Opciones avanzadas