Sarrera

eGelaPortfolio  esperientziak, ikastaldiak eta ikasketa prozesuan zehar lortutako emaitzak portfolio elektronikoa bidez , gorde eta aurkeztea ahalbidetzen duen tresna da. Azalpen honetan zer ikasi den adieraztea baino garrantzitsuagoa da nola eta noiz lortu den.

Beraz, eGelaPortfolion ondokoa egin daiteke:

  • Konpetentzien garapenerako prozesu horretan izandako lorpenak bildu, adibidez: egindako lanak, lortutako ziurtagiriak, azterketen emaitzak, etab.
  • Helburu ezberdinak nola lortu direnari buruzko hausnarketa eta azalpena eta konpetentzi horiek lortzeko jarraitutako prozesua.

Azalpen edo istorio honi forma ematen joateko, praktiketan edo laborategian egindako lanak, bideoak, audioak edo egindako aurkezpenen argazkiak, zenbait esperientziei buruzko gogoetak …  gehi daitezke.

Gainera, eGelaPortfolio-n ondokoa egiteko tresnak daude:

  • “Edukiak” sortu eta antolatu: zure curriculum vitae, fitxategien biltegia, egunkariak, blog bat, etab.
  • Orri ezberdinen bidez portfolio elektronikoa sortu,  non beste online plataforma edo sare sozialetan duzun edukia aprobetxatu ahal izango den baita.

Beti izango da aukera, eduki horiek zein pertsona edo pertsona taldek ikus ditzakeen eta zein eperen barruan kontrolatzeko. Beraz, ebaluatu behar den txosten bat, deialdi edo lehiaketa batean aurkeztu beharreko orri publiko bat sortu, edo norbere curriculum vitae -aren euskarri elektroniko bezala erabil daiteke.

Eskuliburu honetan eGelaPortfolio-k dituen oinarrizko atalei eta hauen antolakuntzari buruzko azalpena jasotzen da. Gainera, portfolio elektronikoa sortu eta orriak aurkezteko gida azkarra eskaintzen da. Informazio gehiago edo zehatzagoa behar izanez gero, Maharari (eGelaPortfolio oinarritzen den aplikazioa) buruzko eskuliburu ofiziala kontsulta daiteke.

Nola sartu eGelaPortfolio-n?

eGelaPortfolio unibertsitateko kide guztientzat ondoko helbidean eskuragarri dago: https://egelaportfolio.ehu.eus

Plataforman sartzeko LDAP erabiltzaile eta pasahitza erabili beharko dira.