Nola antolatzen da ebaluatu beharreko lanen esleipena?

Bidalketen esleipenerako aukeretara sarbidea izateko:

  1. Kudeaketa blokea > Tailerraren kudeaketa > Esleitu bidalketak.
  2. Tailerraren planifikazioan azaltzen den lasterbidea erabiliz. (ondoregno irudia ikusi)

Esleitu bidalketara sarbidea tailerraren planifikaziotik

Esleipena hiru era ezberdinetara gauza daiteke: 

  • Eskuz egindako esleipena: ikasle bakoitzarentzat, berak ebaluatuko dituen kideak eta bere lana ebaluatuko duten kideak zehazten dira. Ez da beharrezkoa ebaluatu beharrekoen kopuru bat finkatzea. Esleipen mota  hau,  ikasle kopuru txikia den kasuetarako izan ezik,  erabilgarri gerta daiteke barne prozeduretan sor daitezkeen desorekak zuzentzeko (ebaluatzaile bako bidalketak, epez kanpo egindako bidalketak…). 
  • Ausazko esleipena: bidalketa guztiak eginak daudenean ikasle bakoitzak egin beharreko ebaluazio kopurua eta gainerako ezarpenak finkatzen dira eta ondoren, esleipena gauzatzen da.  
  • Esleipen automatikoa: mota honek esleipenari buruzko zehaztasunak gorde eta bidalketa aldia bukatu ostean berau gauzatzeko aukera ematen du.

Esleipen automatiko eta ausazko esleipenerako ezarpenak

Esleipen automatiko edo ausazkoa aukeratuz gero, kontutan izan beharko da Ezarpenak editatu > Bidalketaren ezarpenak Azken orduko bidalketak (irudia ikusi) aukera markatu bada, aurrerantzean egindako bidalketak ez baitute ebaluatzailerik esleituta izango.