Nola ebaluatzen dituzte ikasleek beraien kideak?

Kalifikazio-estrategia

Aspektu honen inguruko erabakiak Tailerraren kudeaketa > Ezarpenak editatu > Kalifikazioen ezarpenak > Kalifikazio-estrategia gunean hartzen dira.

1go taula: Kalifikazio-estrategiak
Kalifikazio-estrategiak Zenbakizko kalifikazioa  Bai/Ez kalifikazioa  Eskala (edo mailak)  Oharra* Deskribapena
Metatutako kalifikazioa Bai Ez Ez Bai Alderdi zehatzei  buruz iruzkinak eta kalifikazioak egiten dira.
Iruzkinak Ez Ez Ez Bai Alderdi zehatzei buruz iruzkinak egiten dira baina ez da kalifikatzen.
Errore kopurua Ez** Bai Ez Bai Egindako baieztapenen inguruko iruzkinak eta bai/ez kalifikazioak egiten dira 
Argibideak Ez** Ez Bai Ez Alderdi zehatzei buruzko maila ebaluazioa egiten da.

*Iruzkinak desgaitu edo aukerazkoak izan daitezke
** Kalifikazioa azkenean zenbaki bat izango da, baina ebaluatzaileren irizpideen araberako

Taula honek ia erabat berregiten du Moodle 2.4 para el profesor Conde Vides et al. (Gabinete de Tele-Educación de la Universidad Politécnica de Madrid) eskuliburuaren 179. orrian  azaltzen dena.

Atal honetan zehaztu beharko dira baita bidalketaren kalifikazioaren eta ebaluazioaren kalifikazioaren pisu espezifikoak (5. irudia ikusi).  Emandako ebaluazioen bitartez lortutako kalifikazioa beste kide batzuek lan berdinentzako emandako ebaluazioen. Kalkulu hau irakasleak  Kalifikazioa ebaluatzeko aldian haztatu ahal izango du. Informazio gehiago ikusteko, joan “Nola balioztatzen dira notak eta nola ixten da jarduera?” atalera.

Kalifikazioen ezarpenak

Ezarpenak editatu > Kalifikazioen ezarpenak

Atal honenetan bi ekintza baino ezin dira gauzatu:

  1. Parekoen ebaluazioa gauzatu behar duten ikasleentzako argibideak idatzi. Ikasleek jarraibide hauek aldi honetara heltzean ikusiko dituzte, bidalketa argibideen azpian.
  2. Ikasleek beraien lana beste kideena ebaluatu aurretik auto-ebaluatu ahal izango duten zehaztu.

Ebaluazioaren ezarpenak
Ikasleek ebaluaziorako argibideak dagozkien aldian ikusiko dituzte

Ezarpenak editatu > Feedbacka (gaitu edo desgaitu aukera hau parekoen ebaluazioan)

Ezarpenak editatu > Feedbacka atalean ikasleek beraien kideen lanak ebaluatzean izango dituen feedback aukerak mugatuko dira. Garrantzitsua da ondokoa bereiztea (ondorengo irudia ikusi)

  1. Ikasleek izango dituzten feedback aukerak.
  2. Irakasleak ikasleei egindako ohar (ondorio) orokorra, zeina prozedura guzti hau bukatzean ikusiko duten.

Ondorioak

Editatu ebaluazio formularioa

Tailerraren ezarpenak konfiguratzea bukatzean, ikasleek beste kideen bidalketak ebaluatzeko jarraitu beharreko “ebaluazio formularioa” konfiguratu  ahal izango da. “Ebaluazio formulario” honetan azalduko diren aukerak eskuliburu honetako 1 eta 2 puntuetan hartutako erabakien arabera izango dira. Azaltzen diren formularioak nahiko argiak dira, baina komeniko litzateke non aurki daitezkeen argitzea. Bi aukera daude:

Ebaluazio-formulariora sarbidea tailerraren planifikaziotik
  1. Kudeaketa blokea > Tailerraren kudeaketa > Editatu ebaluazio-formularioa.
  2. Tailerraren planifikazioan azaltzen den lasterbidea erabiliz. Irudian ikus daitekeenez, ekintza hau marka gris batez agertzen da aldi honetan, eta gorriz tailerra hurrengo aldira igaroko balitz.