Zuzeneko galdetegiak Wooclap erabiliz
Wooclap-ek aukera ematen du galdetegiak zuzenean egiteko, hau da, galderak eta lankidetza-jarduerak gelako pantaila batean aurkezteko. Ikasleek ordenagailuak edo mugikorrak erabiliz erantzun dezakete.
Wooclap-ek aukera ematen du galdetegiak zuzenean egiteko, hau da, galderak eta lankidetza-jarduerak gelako pantaila batean aurkezteko. Ikasleek ordenagailuak edo mugikorrak erabiliz erantzun dezakete.
Wooclap-ek aukera ematen du galdetegiak zuzenean egiteko. Galdera eta jarduera mota desberdinek ulermena ebaluatzeko, ikasgelan elkarreragina sustatzeko eta informazioa aurkezteko aukera ematen dute. Galdetegiek itxura grafiko erakargarria dute eta, eGela-ren galdetegiak ez bezala, ez daude azterketak egitera bideratuta.
Bideo honek "“Evaluar la comprensión", "Recopilar comentarios" eta "Presentar Información" ataletako galderak deskribatzen ditu. Adibideen galeriatik nola aurreikusi eta gehitu galderak erakusten da. Galderen artean aurkezpen baten gardenkiak nola tartekatu ere azaltzen da.
Bideo honek erakusten du ikasleak eGelako gela batetik nola sartzen diren eta galdetegiek nola garatzen duten: erantzunak erakutsi edo ezkutatu, erantzunak aurkezteko modua aukeratu eta erantzun zuzena nahi den unean adierazi. Emaitzak esportatu eta Kalifikataile-Txostenarekin sinkronizatu daitezke.
Ezarpenen paneleko "Interactividad" ataletik aktibatu daitezke taldeen eta lehiaketen moduak. Asistentzia-orria aktibatuz gero, parte-hartzaileen zerrenda lor daiteke. https://docs.wooclap.com/es/webgunean tresnaren funtzionalitateen dokumentazio oso osatua dago.