especialista-contabilidad

Graduondokoa Kontabilitatean

Helburua

Ikastaroaren helburua bikoitza da: alde batetik, enpresen finantza eta ekonomia edo kontabilitate sailean jardun behar dutenen ezinbesteko prestakuntza osatzea; eta, bestetik, sail horietan espezializatuta dauden profesionalen birziklapena erraztea. Orokorki esanda, helburua Espainiako kontabilitate arautegian eta nazioarteko finantza informazio arauetan prestatzea da.

Titulu hau aholkulari, ikuskari, gerente, finantza zuzendari, kontulari eta kontabilitate arautegi nazionala eta internazionala aplikatzeko ezinbestekoak diren ezagutzak garatzea behar dituzten tituludunei zuzendua dago.

Iraupena

Ikasturtea urritik ekainera izango da.

Kredituak

Ikastaroaren iraupena 33 kreditukoa da (330 ordu) eta klase teoriko-praktikoetan, kasu ezberdinen analisian, hitzaldietan eta lan ezberdinetan banatuta dago.

Ordutegia

  • Ostirala 16:00etatik 20:00etara
  • Larunbata 9:00etatik 13:00etara

Tokia

Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Eraikin Nagusia, 04 gela.

Onarpenerako baldintzak

Goi mailako tituluduna edo diplomatua izatea.

Lortuko den titulazioa

"Especialista en Contabilidad y aplicación de las Normas Internacionales de Información Financiera", UPV/EHUko berezko titulua.

Egitaraua

1. atala. Contabilidad Financiera y Armonización Contable

Kontabilitaterako sarrera, Kontabilitate Plan Orokorra, Europear Batasuneko kontabilitate armonizazio prozesua, NIIF arauen kontzeptu eremua, finantza eragiketetarako tresnak.

2. atala. Tratamiento contable y valoración de los elementos a revelar en los estados financieros

Izakin, ibilgetu material, inmaterial, finantza produktu, hornidura eta ondorengo gertaeren tratamendua, emaitza, baliabide propioak, emaitzaren banaketa, kontabilitate politiken aldaketak, akatsen zuzenketa, pentsio planak.

3. atala. Consolidación  de  estados  financieros

Enpresa taldeak: kontzeptua eta kontabilitate betebeharrak, baterakuntza metodoak eta prozedurak.

4. atala. Análisis de la información financiera

Kudeaketarako informazioa, informazioaren ikuskaritza, diruzaintza fluxuen analisia, analisi bateratua, akzioko mozkina.

5. atala. Información financiera y sectores específicos

Segmentukako informazioa, ekitaldi barneko tartekako informazioa, ingurugiroko kontabilitatea, sektore espezifikoen informazioak, negozioen etika, ingelesa kontabilitate eta finantza arloan.

Kasu praktikoak, hitzaldiak eta tutoretza pertsonalizatuak.