Eduki publikatzailea

Kirol Jarduerak zure lagunekin kompartitzeko

Kirol Bidean programaren irudia

Kirol kanpaina:

2026ko Udaberria eta Udako denboraldirako jardueren programazioa.

UPV/EHUko ikasleen partaidetza

Kirol Bidean Udazkena-Negua/ Udaberria-Uda eta Jarduera Nautikoak Programetan  partaidetzaren bidez ECTS  hautazko kredituak lortzeko aukera, honelako erlazioan:

  • 25 ordu= ECTS 1
  • 13 ordu= ECTS 0.5

Gehienez 2 hautazko kreditu ECTS ikasturte bakoitzean.

Udaberria-Udako denboraldiko izen-emateak 2026ko ekainaren 12an hasiko dira, 08:30etan​​​​

IZEN EMATEAK Vitoria-Gasteizko Udalaren webgunean

Kirol Bidean gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina bat da.

Aukera paregabea daukazu kirol anitza praktikatzeko eta ezagutzeko aukera, hastapen-maila batean, bakarka edo zure lagunekin praktikatzeko.

Jarduerak larunbat eta igandeetan egiten dira

Info: KIROL BIDEAN flayera

JARDUERAK NON DATAK Prezioa € Orduak

Zaldi-Erronka

Laredo (Cantabria)

Uztailak 05

20.40€ (*)

35,88€

14or.

Vía ferrata; "El Cáliz"

Ramales de la Victoria (Cantabria)

Uztailak 05

22,96€ (*)

38,08€

14or.

Kayak

Rio Asón (Cantabria)

Uztailak 05

14,15€ (*)

23,.55€

14or.

Arroilak; "Saturio"

Elgoibar (Gipuzkoa)

Uztailak 12

24,67€ (*)

36,97€

7or.

Espeleologia

Cueva de Deba (Gipuzkoa)

Uztailak 12

15,23€ (*)

26,31€

7or.

SUP+kayak+Buceo

Ullibarri de Gamboa (Araba)Uztailak 18

11,16€ (*)

18,60€

7or.

Surf

Laga (Bizkaia)

Uztailak 04

Uztailak 19

23,28€ (*)

38,81€

7or.

Kayak itsasoan

Laida (Bizkaia)

Uztailak 04

Uztailak 19

23,28€ (*)

38,81€

7or.

Harkaitz-Eskalada

Egino (Araba)Irailak 12 eta 13

30,27€ (*)

50,39€

7or.

(*) Gasteizko udal-instalazioetako abonatuak

Kontsulta eta ONLINE IZEN-EMATEA Gasteizko udaleko Kirolak webgunean

Aurrez aurre izen-ematea gizarte-etxe eta kiroldegietan , Gazte Informazio Bulegoan

Ekintza nautikoen irudia

JARDUERA NAUTIKOAK 2026ko uda

Ur-jardueretan hastapen ikastaroak Ulibarri-Ganboan.

Jarduerak: Piraguismoa, TDV-windsurf-a, paddel surf-a eta bela hastapena.

Ekaina, uztaila, abuztua bitartean.

Edozein jarduera egin ahal izateko, ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Info: 2026ko udan Jarduera Nautikoak

Kontsulta eta ONLINE IZEN-EMATEA Gasteizko udaleko Kirolak webgunean

Aurrez aurre izen-ematea Gasteizko gizarte-etxe eta udal-kiroldegietan.

  • Parte-hartzaileek beren kabuz joan beharko dute leku horretara.
  • Jarduerak ingurune natural batean garatzen direnez, egokitu egingo dira baldintza klimatologikoetara, antolatzaileen irizpideei jarraiki. Baldintza meteorologiko txarren kasuan, espezialitate horri buruzko jarduera teorikoak antolatuko dira.

Material teknikoa:

  • Baldintza meteorologikoetara egokitutako arropa erosoa beharko da, bainujantzia, euritakoa, busti daitezkeen eta irristatzen ez diren oinetakoak (adibidez, eskarpinak), eskuohiala, ordezko arropa eta oinetakoak eta eguzkitako krema. Kamiseta termikoa edo zuntzezkoa eramatea gomendatzen da (ez kotoizkoa).
  • Antolatzaileek jarduerak garatzeko behar den materiala eramango dute, teknikoa zein segurtasunekoa.