Arabako Campusa

Eduki publikatzailea

Kirol Jarduerak udan aire zabalean

Irudia

Kirol kanpainak:

2024ko Udaberria eta Udako denboraldirako jardueren programazioa.

UPV/EHUko ikasleen partaidetza

Kirol Bidean Udazkena-Negua/ Udaberria-Uda eta Jarduera Nautikoak Programetan  partaidetzaren bidez ECTS  hautazko kredituak lortzeko aukera, honelako erlazioan:

  • 25 ordu= ECTS 1
  • 13 ordu= ECTS erdia

Gehienez 2 hautazko kreditu ECTS ikasturte bakoitzean.

Udaberri-Uda denboraldiko izen-emateak 2024ko maiatzaren 13an hasiko dira, 08:30etan​​​​

KIROL BIDEAN 2024ko udaberria-uda

Kirol Bidean gazteen artean kiroletako praktika hedatzeko kanpaina bat da.

Aukera paregabea daukazu kirol anitza praktikatzeko eta ezagutzeko aukera, hastapen-maila batean, bakarka edo zure lagunekin praktikatzeko.

Jarduerak honako hauek dira: arroilak, espeleologia, kalistenia, kayaken zeaharkaldia, surfa, eskalada, zaldian irteera, ferrata bidea.

Jardunaldiak adin-taldeen arabera banatzen dira:

  • 12 eta 17 urte bitarteko talde bat
  • 18 eta 30 urte bitartekoa bestea

Jarduerak larunbat eta igandeetan egiten dira aire zabalean, ekainetik irailera.

Info: 2024ko Kirol Bidean udaberria-uda

JARDUERAK ACTIVIDADES NON LUGAR DATAK FECHAS

Arroilak

Barrancos

Antoñana

Ekainak 15 Junio

Uztailak 7 Julio

Espeleologia

Espeleologia

Iguaran- Opakua

Uztailak 27 Julio

Calistenia

Street Workout Salburua

Irailak 8 Septiembre

Zaldi Erronka

Desafío ecuestre

Villamaderne

Ekainak 23 Junio

Ferrata bidea

Vía Ferrata

Sobrón

Ekainak 23 Junio

Kayak zeharkaldia

Travesía en kayak

Sobrón Ekainak 23 Junio
Surf Laga Uztailak 6 Julio

Itsas- kayak zeharkaldia

Kayak de mar travesía

Laida Uztailak 6 Julio

Eskalada haitzetan

Escalada roca

Egino

Ekainak 22-23 Junio

Kontsulta eta ONLINE IZEN-EMATEA Gasteizko udaleko Kirolak webgunean

Aurrez aurre izen-ematea gizarte-etxe eta kiroldegietan , Gazte Informazio Bulegoan

Irudia

JARDUERA NAUTIKOAK 2024ko uda

Ur-jardueretan hastapen ikastaroak Ulibarri-Ganboan.

Jarduerak: Piraguismoa, TDV-windsurf-a, paddel surf-a eta bela hastapena.

Ekaina, uztaila, abuztua bitartean.

Edozein jarduera egin ahal izateko, ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

Info: 2024ko udan Jarduera Nautikoak

Kontsulta eta ONLINE IZEN-EMATEA Gasteizko udaleko Kirolak webgunean

Aurrez aurre izen-ematea Gasteizko gizarte-etxe eta udal-kiroldegietan.

  • Parte-hartzaileek beren kabuz joan beharko dute leku horretara.
  • Jarduerak ingurune natural batean garatzen direnez, egokitu egingo dira baldintza klimatologikoetara, antolatzaileen irizpideei jarraiki. Baldintza meteorologiko txarren kasuan, espezialitate horri buruzko jarduera teorikoak antolatuko dira.

Material teknikoa:

  • Baldintza meteorologikoetara egokitutako arropa erosoa beharko da, bainujantzia, euritakoa, busti daitezkeen eta irristatzen ez diren oinetakoak (adibidez, eskarpinak), eskuohiala, ordezko arropa eta oinetakoak eta eguzkitako krema. Kamiseta termikoa edo zuntzezkoa eramatea gomendatzen da (ez kotoizkoa).
  • Antolatzaileek jarduerak garatzeko behar den materiala eramango dute, teknikoa zein segurtasunekoa.