Kirol Astea - Gipuzkoako Campusa (2026)

Kirolaren Europako Astea (Irailaren 23tik 30era). Gipuzkoako Campusa

Aurten ere, Gipuzkoako Campusak bat egingo du Europako Kirol Astearekin, EHUn jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko kanpaina martxan jarriz, Unibertsitateko Kideei zuzendua (EHUko ikasleak, IRI, TEKAZEL) irailaren 29an eta 30ean, programatutako jarduerekin:

Kirol Eguna Gipuzkoako Campusean

Hainbat guneetan antolaturiko kirol jarduerak kirol modalitate ezberdinak praktikatu ahal izateko.

  • DATA: Asteartea, Irailak 29
  • ORDUTEGIA: 10:00 - 14:00
  • LEKUA: Gipuzkoako Campusa
HORARIO ACTIVIDAD LUGAR
10:00-14:00Remo Indoor.Aularioko aterpean 
(I. M. Barriola)

10:00 
10:25
10:50    11:15 

JUMPING FITNESS (15 minutuko 4 saio) 
Aurre izen-ematea (ordutegia aukeratu)

Aulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parkea)
12:00-13:15YOGA (1 masterclass) 
Aurre izen-ematea
Aulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
10:00-14:00SURF MEKANIKOAAulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
10:00-14:00GIZA FUTBOLINAAulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
10:30-13:00SASKIBALOIA GURPIL-AULKIANSaskibaloi zelaian (enpresa fakultatearen aurrean)
10:00-14:00MAHAI-TENISA (erabilera librea)Aulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
10:30-14:00BOLEIBOLA (erabilera librea)Aulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
10:30-12:30HERRI KIROLAKAulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)
9:00 - 13:00PADELA / TENISAEHU Instalakuntzak 
Ondarreta Pasealekua, 22.
(Ate irekien jardunaldia. Padeleko eta teniseko bi pista. Material-mailegua barne)
10:30-13:00PICKLEBALLAulario aurreko belardian
(Miguel Unamuno parquea)

Informazioa eta izen-emateak

  • Aurretiko izen-emateak (irailaren 14tik 28ra): Kirol zerbitzuko web orrian (bakarrik Jumping Fitness eta Yoga –rako).
  • Egunean bertan: Kirol Zerbitzuko karpan (Barriolako aterpean).
  • Jarduerak egiteko arropa eta oinetako egokiak eramatea gomenzatzen dizuegu.

Hitzaldia: Betebeharra edo gozamena? Kirola, gorputz-irudia eta Elikadura Jokaeren Nahasmenduak

Hizlaria: Yolanda Iglesias, Elikadura Jokaeren Nahasmenduen psikologo aditua eta ACABE Gipuzkoako koordinatzaile teknikoa.

Elikadura Jokaeren Nahasmenduak harreman estu-estua dute kirolarekin eta jarduera fisikoarekin. Hitzaldi honetan presio estetikoak, errendimenduak eta kirolaren praktika berezko dinamikek, elikadura nahasmenduen garapenean eta mantentzean nola eragiten duten aztertuko da, baita horiek pairatzen dituzten pertsonen gorputz-irudian eta autoestimuan ere.

Saio dinamiko eta parte-hartzaile bat izango da, batez ere unibertsitateko kideei zuzendua, baina interesatua dagoen edonori irekia ere, osasun mentala, kirola eta elikaduraren arteko lotura hobeto ulertu nahi duenarentzat.

  • DATA: Asteazkena, irailak 30
  • ORDUTEGIA: 16:30 – 17:30
  • LEKUA: Carlos Santamarina zentroa. Auditorium. Elhuyar Plaza 2.
  • AURRE IZEN-EMATEA : irailaren 14tik 29ra arte.
  • KREDITUAK: 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik.
  • Izena eman aurreko pertsonek lehentasuna izango dute.

  •  

Hitzaldia: Eseri nire aulkian eta ondo pasa!

Bera Bera Kirol Klubak, gurpil-aulkiko saskibaloi-hastapeneko eskola baten arduradunak, hitzaldia emango du, kirol ezezagun eta dibertigarri honetara hurbiltzeko.

Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du, eta ondoren, Gipuzkoako campuseko saskibaloi-kantxara joango gara, kirol-aulkiak erabiliz proba dezazuen.

Hizlarietako bat Iker Iglesias izango da, eskolako entrenatzailea, EHUko ikasle ohia.

Animatu parte hartzera eta beste kirol bat ezagutzera!

  • DATA: Asteartea, irailak 29
  • ORDUTEGIA: 08:30 - 09:30
  • LEKUA: Joxe Mari Korta Zentroa. Auditorium. Tolosa etorbidea, 72.
  • AURRE IZEN-EMATEA: irailaren 14tik 29ra arte.
  • KREDITUAK: 0,5 kreditu 3 hitzaldi-tailerretara joateagatik
  • Izena eman aurreko pertsonek lehentasuna izango dute

Bolondresa-laguntzailea - Gipuzkoako Campusa

Bolondresa-laguntzailea

Laguntzailea izan nahi duzu?. Kirol Zerbitzuari lagundu nahi diozu?

APUNTATU!!   ANIMA ZAITEZ!!

  • Lankidetza Kirol Egunean (irailak 29)
  • Lankidetza Txapelketetan (urria-abendua / otsaila-apirila)

Izen-ematea: Kirol zerbitzua aplikazioa.

Kredituak lor ditzakezu zure laguntzaren truke (0,5 kreditu lanaldi bakoitzeko, gehienez 2 kreditu)