Unibertsitatea mendian gora

Unibertsitatea mendian gora

UPV/EHU eta  Euskal Mendizale Federazioa lanean ari gara, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, herritar orok mendiko prebentzioaren eta lehen sorospenen inguruko informazioa izan dezan eta prestakuntza jaso dezan.

Segurtasunaren arloan nork bere burua basteko jarduerak indartzea du helburu, eta esparru horretan kokatzen da mendiko segurtasuna.

Urriak 28 asteartea, 18:00-20:30

Arriskuen kudeaketarekin lotutako alderdiak.

Iñaki Garai (Kiri) EMF-FVMko Zuzendari Teknikoa

Urriak 30 osteguna, 18:00-20:30

Larrialdian jarraitu beharreko jarduketa-protokoloak eta mendiko segurtasun prozedurak.

Kepa Lizarraga, Kirol Medikuntza

Mendian kirola segurtasunez eta arriskuei aurre hartuz egitea da Euskal Mendizale Federazioaren helburu nagusia, eta, beraz, prestakuntza oinarri-oinarrizko elementua dela ulertzen dugu, mendiko jardueretan ezbeharrak murrizteko. Honako gai hauek landuko dira bereziki:

  •  Ezbeharrei buruzko datuak, arrazoiak eta ezaugarriak.
  •  Jardueren aurreko prestakuntza.
  •  Jarduera mota bakoitzerako egokiak diren materialen eta ekipamenduen ezagutza.
  •  Orientaziorako tresnei buruzko ezaguerak nola barneratu.
  •  Jarduera bat egiteko behar den gaitasun fisikoa eta teknikoa nola balioetsi.
  •  Erabakiak hartzea, eta jarduerari ekin aurretik, jardueran zehar eta jarduera amaitu ondoren kontuan hartu beharreko jarduketa-protokoloak.
  •  Lehen sorospeneko prozedurak ezagutzea, larrialdiko hainbat egoeratan aplikatu ahal izateko.
  •  Lehen sorospeneko botika-kutxa oso eta eguneratu baten oinarrizko edukiarena.
  •  Teknikak, aparagailua eta inmobilizazioak ezagutzea.
  •  Garraioen teknikak eta helitransporte ezagutzea.
MAHAI INGURUAK Eztabaida- solasaldia 19:00-20:30

Non: Elurreta aulario eraikinean, Arabako campusa

Izenemateak: Irailaren 22tik Urriaren 26ra

UPV/EHUko unibertsitate-komunitateari zein kanpokoei zuzendutako formakuntza.

UPV/EHUko ikasleak, graduko ECTS kredituak eskuratzeko aukera:

  • 0,5 ECTS 2 saiotan bertaratzea
  • 1 ECTS 4 saiotara bertaratzea