Breadcrumb

UPV/EHUko BADMINTON txapelketa: Aranalde kiroldegian (Araba)

UPV/EHUko BADMINTON txapelketa: Aranalde kiroldegian (Araba)

CSDk BADMINTONen Espainiako Txapelketa Unibertsitarioaren deialdia egingo du 2027an. UPV/EHUren ordezkari gisa joango diren kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte:

· 2026-2027 ikasturtean matrikulatuta egotea

· Egingo den proban parte hartzea:

· Data: asteartea, 2027ko martxoaren 16a

· Lekua: Aranaldeko kiroldegia. Helbidea: Andaluzia kalea, 27, 01003 Vitoria-Gasteiz, Araba

· Ordutegia: Parte hartzen duten guztiek 9: 30etan egon behar dute Aranalden. 14:00ak aldera amaituko da.

DOAKO izen-ematea (on-line, hemen). 

Oharra: aplikazioan eskuragarri dagoen lehiaketen menua ikusteko, GAUReko datuekin logeatu behar da (LDAP eta pasahitza)

 Izena emateko epea urtarrilaren 11tik martxoaren 07ra.

OHARRA: Garrantzitsua da joko-erraketa eramatea.

KREDITUAK: Txapelketa honetan parte hartzeak kredituak lortzeko balioko du = 0 "5 kreditu parte-hartzaile guztientzat.