EHU Orientazio Txapelketa 2025-2026: Avril mendian
Izena emateko formularioa (2026ko martxoaren 17ra arte)
Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta dagoen edonork parte har dezake EHUko orientazio txapelketan. Proba hau ezinbestekoa da aurten Almerian egingo den Espainiako Unibertsitateko Orientazio Txapelketara joateko.
- Data: 2026ko martxoaren 22a, larunbata
- Topagunea: Leon - Jatetxearen aparkalekuaren ondoan
- Ordutegia: Irteerak mailakatuak izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Ez da beharrezkoa lehen orduan bertan egotea; irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan behar duzu gunera.
- Ibilbideak: bi ibilbide egongo dira. OPEN LARANJA (Orientazioan lehiatuko ez direnei zuzendua, zailtasun tekniko eta fisiko ertainarekin) eta OPEN GORRIA (Orientazioan esperientzia handiagoa eta EHUko Txapelketarako derrigorrezko hautaketa dutenentzat pentsatua, zailtasun tekniko eta fisiko handiagoa).
- Izen-ematea: Izen ematea https://www.deporticket.com/ bidez egin behar da eta doakoa da EHUn Gorria kategorian matrikulatuta daudenentzat. Baina harrera-gunean EHUko txartela aurkeztu beharko da. Izena emateko epea martxoaren 17an itxiko da 22:00etan. Sportident ez duenak ere informazio-gunetik igaro beharko du.
OHARRA: Ezinbestekoa da helmugatik igarotzea, nahiz eta ibilbidea ez osatu, antolakuntza ezagutzeko.
Irteerak
Irteera eta helmuga Leon - Jatetxearen aparkalekuaren ondoan egongo da.
Parte-hartzaileei harrera egingo zaie goizeko 09:30etatik aurrera. Goizeko 09:45ak aldera probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak mailakatuak izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Ez da beharrezkoa lehen orduan bertan egotea; irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan behar duzu gunera. Zuk aukeratu goiztiarra izan nahi duzun edo lasaiago hartu nahi duzun.
10:00etatik 10:30era bitartean izango da korrikalari gehien irteeran. Pixka bat geroago irtenda, ilarak saihestuko dituzue. Gogoratu behar dugu modu mailakatuan ateratzen dela, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko.
Irteera lehiaketa-zentroaren ondoan dago.
Nola jokatu behar duzu:
- Jaso pintza
- Joan zaitez irteerara
- IRTEERA KRONOMETRATUA
Helmuga
Helmuga aparkalekutik gertu dago, 14:00etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, ibilbidea amaitu ez bada ere.
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident matxarda deskargatu beharko da. Hori egitean, ibilbidea egiteko erabilitako denborak (denbora partzialak eta guztizkoak) jasoko dituen tiketa emango da. Gero, pasa zaitezte horniduratik indarrak berreskuratzeko. Erabili behar bezala hondakinak bereizteko poltsak.
Ibilbide gorrian BI-3732 errepidea gurutzatuko da, baina ez da itxita egongo. Beraz, gurutzatzean bi noranzkoetan autorik ez dagoela ziurtatzea eskatzen dizuegu.
Lasterketa-eremuan jabetza pribaturen bat egon daiteke, eta erabat DEBEKATUTA egongo da bertara sartzea. Mapan, oliba-berde kolorez irudikatuta egongo dira, edo gurutze magentaz markatuta.
Nola iritsi
Autoz, Santo Domingo gainera igo eta BI 3732 errepidea hartu (Vivero, El Gallo), 500 metrora eskuineko bidegurutzea hartu, Leon jatetxetik gertu dagoen aparkalekura joateko.
Autobusez, bi aukera daude: bata, Bilbobusekin, 22 Atxuri (Abuztuaren hamaseiko zeharbidea) – Arabella (Sarrikue) linea hartuta, maiztasuna 30 minuturo (08:15, 08:45, etab.), Atxetabidea/Jesuitinas geltokian jaitsi eta Bilbo-Santo Domingo Gaina errepidearen gaineko zubitik igaro eta Avril Bidetik jarraitu aparkalekuraino.
Beste aukera Bizkaibus da, A3224 Bilbao-Derio (Parke Teknologikoa) linea hartuta. Hasierako geltokia Moyua plazan da (Ogasunaren eraikinean), maiztasuna bi ordutik behin (07:00, 09:00, etab.), 1002 geltokian jaitsi Santo Domingo gainean eta BI 3732 errepidetik Vivero-El Gallorantz joan, 500 metrora eskuineko bidegurutzea hartuz, León jatetxetik gertu dagoen aparkalekura joateko.
Ibilbideak eta distantziak
Bi ibilbide izango dira:
- Open laranja:
Orientazioan lehiatuko ez direnei zuzendua, zailtasun tekniko eta fisiko ertainarekin. - Open gorria:
Orientazioan esperientzia handiagoa eta EHUko Txapelketarako derrigorrezko hautaketa dutenentzat pentsatua, zailtasun tekniko eta fisiko handiagoa.
Beti bezala, distantziak lerro zuzenean dira; ibilbidea areagotu egin daiteke, ibilbidearen hautuen arabera.