Arbitro edo epailea zara kirol modalitateren batean? Jarri harremanetan kirolekin
UPV/EHUren arbitroen, epaileen, mahaikideen eta abarren poltsan sartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu.
- Ikasturte honetan unibertsitate komunitateko kide izan
- Kirol modalitateren bateko arbitraje ezagutzak dituzula egiaztatu.
- Eskaera bete.
Eskaera ebaluatzeko, kontuan hartuko dira zer lehiaketa mailatan aritu zaren eta zenbat urteko esperientzia duzun.
Diru laguntzak emango dira, lehiaketan egindako orduen arabera eta gauzatutako zereginaren arabera (arbitro nagusia, arbitro laguntzailea edo mahaikidea).
Lankidetza kredituen bidez konpentsatzeko aukera ere badago, egindako jardunaldien arabera (indarrean dagoen kredituak aitortzeko araudia aplikatuko da).