Xake Ziber-Maratoia Txapelketa
Txapelketak bi atal ditu, Cibera eta Matcha. Ciber atalean Parte hartzaile guztiek 42 partida jokatuko dituzte. Egunero gehienez 6 partida joka daitezke (10' minutuko/`partida-Rapid Modalitatea). Match atalean, txapeldun titulurako hautagaiek 4 -6 partida jokatuko dituzte.
Parte hartzaileak
UPV/EHUko ikasleek parte hartu ahal dute. Sekzio bat egongo da federatuentzat.
Izen-ematea
DOAIN. Txapelketa 2025/12/1ean hasiko da eta 2026/05/01ean bukatuko da.
Behin inskrizioa eginda, berehala posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin (aldatu ezin direnak). Aldatzen baduzu, lehiaketatik kanporatua izango zara. Erabiltzaile eta pasahitza horiek erabili behar dituzu: www.chess.com web orrian izena emateko.
Chess.com atarian sartzen diren datu pertsonalak gezurrezkoak izatea gomendatzen da, jokalarien profilak ikus daitezke eta.
Kredituak
- 42 partida jokatuta (ez bat gehiago, ez bat gutxiago): kreditu 1
- Match presentzialean parte hartzea: kreditu 0.5
Sariak
- Ciber txapelketako Unibertsitateko txapeldunak trofeo bat jasoko du. FVDA/FVAk ordainduko dizkio 2026 urtean Euskadin egindako Nazioarteko Open-en izen-emate guztiak.
- Txapeldunordeak trofeo bat jasoko du.
- Campusetako Unibertsitateko Txapeldunak eta Txapelordeak opari bat jasoko dute.
- Federatuen arteko txapeldunak trofeo bat jasoko du.