Andrazkoen Euskal Pilotaren Jokamoldeen eskola
Esku Pilota, Argentinar Paleta, Zesta, Frontenisa, ... astero egun batean praktikatu nahi baduzu, orain zure esku dago.
2026-2027ko ikasturtea
- Entrenatzeko egunak: ASTEAZKENAK
- Zein ordutan: 17:00- 18:00
- Non: Beti Jai-ko Maitena Trinketea, Amadeo Garcia de Salazar Plaza, 2, 01007 Gasteiz, Araba
- Iraupena: 2027ko urtarrilaren 22ra arte (1.go lauhilekoa)
2027ko maiatzaren 28ra arte (2.go lauhilekoa)
- Prezioa: 20€ UPV/EHUko ikasleak, 30€ UPV/EHUko langileak, 40€ UPV/EHU kanpoko pertsonak
- IZENEMATEAK ON-LINE: Plazak Min. 6 pertsona/ Max. 10 pertsona
ON-LINE. Izen-emate ordenaren araberako esleipena. (ON-LINE: FireFox edo Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea komeni da)
SARBIDEA HEMEN
UPV/EHUko Kirola-ren aplikazioan. Identifikatzeko, UPV/EHUko
LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira. (Kirol Eskolak Menua: BIZITZA
AKTIBOA = BIZITZA OSASUNGARRIA/Kirol Eskolak)
Erabiltzaileak LDAPen erabiltzaile-izena eta pasahitza ezagutzen
ez baditu, GAUR-en sartuta aurki ditzake (http://gestion.ehu.es/gaur).
GAUR-en sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza ere ezagutzen ez
badituzu, dagokion unibertsitateko idazkaritzan eman ahal izango dizute.
Aurrez aurrekoa, kasu partikularrei erantzungo zaie, UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eraikinean (Gasteizko Izarduy komandantea k. 2, 01006).
UPV/EHUk jardueraren bat eteteko eskubidea gordetzen du,
gutxieneko izen-emate faltagatik.
- JARDUERA HONEN BIDEZ ECTS KREDITUAK LORTU AHAL DIRA
EMAKUMEEN ESKU PILOTAK KIROLAREN NAZIOARTEKO ASTEAN PARTE HARTUKO DU
http://www.pilotaraba.com/pub/noticiaAmpliada.asp?idioma=ca&IdNoticia=2682