Espainiako Txapelketa: hautatzeko irizpideak (Banakako kirolak)

UPV/EHUko ikasleak hautatzeko irizpideak, Espainiako Txapelketetan parte-hartzeko: BANAKAKO kirolak

1. Baldintza akademikoak:

Matrikulatuta egotea egungo ikasturtean gradu, master edo doktoregoko ikasketetan, estatu osoan balioa duten titulu ofizialetako batean.

2. Kirol arloko baldintzak:

UPV/EHUren izenean eta haren ordezkari parte hartu nahi dutenek ondorengo irizpide hauek izan beharko dituzte, kalterik egin gabe Kirol Kontseilu Goreneko presidentearen erabakian zehaztutakoari (2026ko Estatuko Unibertsitate Txapelketak (CEU) deitzekoa), eta txapelketako araudia orokorrari eta kirol modalitate bakoitzaren araudi tekniko espezifikoari:

2.1.- UPV/EHUn ibilbidea daukaten modalitateak

EHUko Euskadiko Txapelketan ondoen sailkatutako pertsona edo bikotea bakarrik sartu ahal izango da Espainiako Txapelketan, baldin eta podiumeko lehen hiru postuetan postu bat lortu badu.

2.2.- UPV/EHUn ibilbiderik ez daukaten modalitateak

Espainiako Txapelketetan banakako modalitate batean parte hartu nahi duten ikasleek UPV/EHUko Kirol Zerbitzuen webgunean prestatutako formularioaren bidez eskatu beharko dute.

Modalitate bakoitzerako izena emateko epea zehaztuko da CSD aplikazioan izena emateko beharrezko diren gestioak garaiz egiteko beharko den denboraren arabera.  

Txapelketan parte hartzeko ez da nahikoa agiri honetan zehaztutako baldintzak betetzea; ezinbestekoa da izena ematea, Kirol Zerbitzuak formularioa bete duten pertsonekin soilik izango baitu harremana.

Euskal Herriko Unibertsitateak posta elektronikoaren bidez jarriko da harremanetan izena eman dutenekin, eta CSDn (modalitate bakoitzeko arau teknikoak) zehaztutako irizpideak betetzen dituztela egiaztatuko du.

Izena eman dutenen kopurua CEUren araudian zehaztutako plaza kopurua baino handiagoa bada, Kirol Zerbitzuak bere irizpideak ditu zehaztuta hautaketarako.

Kirol batzuetan, adibidez, taekwondo, karate, judo eta eskriman, inoiz, UPV/EHUri zegokion plaza kopurua gainditu da izen ematean. Hori dela eta, modalitate horietan aldez aurretik eta etekinean oinarrituta zehaztutako hautaketa irizpideak ezartzen dira.

Gainontzeko modalitateetan ez da inoiz gainditu plaza kopurua, baina horrelakorik gertatuz gero, irizpide tekniko objektiboak ezarriko dira parte hartzaileak aukeratzeko.

Izena eman dutenen puntuazioa zehazteko erabiliko diren txapelketak aldatu egin daitezke denboraldi batetik bestera, unibertsitate arteko Espainiako txapelketaren daten arabera.

Modalitatea Hautaketa irizpideak Zehaztasuna Puntuak emaitzaren arabera
Judoa 1º Aurten, emaitzarik onena Espainiako Txapelketa absolutuan Emaitzarik onena -

2º Aurten, emaitzarik onena Euskadiko Txapelketa absolutuan (Euskadiko lizentzia izanez gero)

Puntu honek ez du baliorik izango kirolariak zuzenean lortu badu plaza Espainiako Txapelketa absolutuan -
3º Ebaluazio teknikoa / Entrenamendua Aurreko bat ere ez badu betetzen -
Taekwondoa 1ºAurreko urteko Europako txapelketak /Europako unibertsitate artekoak Sailkapenaren arabera Urrea: 60, zilarra: 45, brontzea: 35, 1/4: 15, 1/8: 8, 1/16: 3
2º Aurreko urteko Unibertsitate arteko estatuko txapelketak Sailkapenaren arabera Urrea: 50, zilarra: 30, brontzea: 23, 1/4: 10, 1/8: 5
3º Aurtengo Espainiako txapelketak (Federatua) Sailkapenaren arabera Urrea: 45, zilarra: 25, brontzea: 18, 1/4: 8, 1/8: 4
4º Aurtengo Erkidegoko txapelketak (Federatua)* Sailkapenaren arabera Urrea: 16, zilarra: 10, brontzea: 4
(*) Erkidegoko txapelketako puntuan kontuan hartuko dira soilik eta baldin kirolarien artean 8 puntu baino gutxiagoko aldea badago.
Karatea 1º EKEF ranking absolutuan Posizio onena -
2º Aurreko urteko Espainako txapelketa absolutua Emaitzarik onena -
3º Aurreko urteko Espainako txapelketa unibertsitarioa Emaitzarik onena -
4º Aurtengo Euskadiko txapelketa Emaitzarik onena -
Eskrima Erkidegoko sailkapena Sailkapenaren arabera hautatuko dira kirolariak -

3. Diziplina arauak

Kirol modalitate bakoitzean izena eman eta parte hartzea baieztatuta ondoren, kirolariak ez badu parterik hartzen aldez aurretik horren berri eman gabe eta behar bezala justifikatu gabe, Kirol Zerbitzuak zigor hauek ezar ditzake:

  • Parterik ezin hartzea unibertsitate lehiaketetan indarrean dagoen ikasturtean eta hurrengoan.
  • Kirol jarduerengatik krediturik ez lortzea indarrean dagoen ikasturtean eta hurrengoan.

Aldez aurretik eta behar bezala justifikatuz gero txapelketan parterik ez hartzea, ez da zigorrik ezarriko.

4. Kredituak

Unibertsitate arteko Estatuko Txapelketetan parte hartzeak kredituak eskuratzeko balio du.