BANAKAKO Espainiako unibertsitate txapelketetan UPV/EHU ordezkatuz parte hartzen duten ikasle guztientzako laguntzak
1. UPV/EHUren ardura izango da:
- Izena ematea Kirol Kontseilu Gorenean.
- Ekipamenduren bat ematea kirolariei (kirol jertsea eta elastikoa). Modalitate jakin batzuetan, maileguan utziko da lehiaketarako ekipazioa.
- Laguntza ekonomikoa ematea, lehiaketak irauten duen bitartean joan-etorrien, ostatuaren eta mantenuaren gastuak ordaintzeko.
2. Hautatutako ikasleek 100 euroko laguntza jasoko dute parte hartzeak eragindako lekualdatze-egun eta/edo lehiaketa-egun bakoitzeko, joan-etorriko bidaiarako behar dituen egunak barne. Aurrekontu erabilgarriaren arabera, kopuru hori 120 €ra arte igo ahal izango da eguneko. Txapelketara joaten diren unibertsitatetik kanpoko entrenatzaileek edo ordezkariek laguntza bera jasoko dute, betiere gastu horiek behar bezala justifikatuta badaude.
*Diruz lagundu beharreko eguna izango da kirolaria eta entrenatzailea ohiko herritik kanpo egon behar izatea eragiten duena, behar den lehiaketak edo joan-etorriak hala eskatzen duelako. Zalantzarik izanez gero, parte-hartzaileak egunak justifikatzeko emandako informazioa baloratuko da.
3. Ikasle parte hartzaileen ardurak izango dira:
- Beharrezko kudeaketak egitea lehiaketa egingo den lekurako joan-etorriak eta bertako ostatua eta mantenua antolatzeko.
- Kirol modalitateak entrenatzaile edo ordezkari baten presentzia eskatzen badu, parte hartzen duten ikasleen ardura izango da norberaren asistentzia kudeatzea, betiere Kirol Zerbitzuak figura hori ematen ez badu. Proposatutako pertsonak Kirol Zerbitzuaren baimena izan beharko du aldez aurretik, eta zerbitzu horrek baloratuko du egokia den unibertsitatea lehiaketan ordezkatzeko.
- Parte hartzaileen kontura izango da material gehigarria, (bizikletak, zaldiak, erremintak, makilak …), halakorik behar den kirol modalitateetan.
- Lehiaketa amaitu ondoren, dagokion campuseko Kirol Zerbitzura honako informazio hau bidaltzea: esperientzia baloratzeko memoria, egoki iritzitako dokumentazio grafikoa, bankuko titulartasun ziurtagiria eta NANaren bi aldeetako irudia.
4. Unibertsitatetik kanpoko entrenatzaile edo ordezkarien ardurak izango dira:
- Beharrezko kudeaketak egitea lehiaketa egingo den lekurako joan-etorriak eta bertako ostatua eta mantenua antolatzeko.
- Lehiaketa amaitu ondoren, dagokion campuseko Kirol Zerbitzura honako informazio hau bidaltzea: esperientzia baloratzeko memoria, egoki iritzitako dokumentazio grafikoa, banku titulartasunaren ziurtagiria eta NANaren bi aldeetako irudia, eta gastuak egiaztatzea, gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztuta.
KREDITUAK
Espainiako Unibertsitate arteko Txapelketetan parte hartzeak balio du kredituak eskuratzeko.