Espainiako Unibertsitate Txapelketa: Laguntzak (Taldeak)

Taldeko Espainiako Unibertsitate Txapelketetan UPV/EHU ordezkatuz parte hartzen duten ikasle guztientzako laguntzak

1. UPV/EHUren ardura izango da:

  • Izena ematea Kirol Kontseilu Gorenean.
  • Ekipamenduren bat ematea kirolariei (kirol jertsea eta elastikoa). Gainera, maileguan utziko da lehiaketarako ekipazioa.
  • Beharrezko kudeaketak egitea lehiaketa egingo den lekurako joan-etorriak eta bertako ostatua eta mantenua antolatzeko.

2. Ikasle parte hartzaileen ardurak izango dira:

  • Kirol modalitateak entrenatzaile edo ordezkari baten presentzia eskatzen badu, parte hartzen duten ikasleen ardura izango da norberaren asistentzia kudeatzea, betiere Kirol Zerbitzuak figura hori ematen ez badu. Proposatutako pertsonak Kirol Zerbitzuaren baimena izan beharko du aldez aurretik, eta zerbitzu horrek baloratuko du egokia den unibertsitatea lehiaketan ordezkatzeko.

KREDITUAK

Espainiako Unibertsitate arteko Txapelketetan parte hartzeak balio du kredituak eskuratzeko.