Gym birtuala (2025)

Gym birtuala: Jarduera fisikoa-kirola online

Egin ariketa nahi duzun tokian eta nahi duzunean. Sarbide mugagabea egunero

Indarberrituta itzuliko gara 2025eko urriaren 1ean!

Gozatu entrenamenduaz ordutegi mugarik gabe, edozein tokitatik. Sartu egunero 15 kirol jardueratara. Haietako bakoitzak, gainera, saio ugari ditu.

Guztia erabilgarri astelehenetik igandera, 24/7.

Plataforman sartu, zure jarduera aukeratu eta "NEXT CLASS"en klik egin behar duzu hasteko.

MUGIKORRETIK ENTRENATZEA ERE POSIBLE DA
Dagoeneko eskuragarri iazko ikasturtetik.
Deskargatu “EHU GYM VIRTUAL” aplikazioa Play Store (Android) edo Apple Store (iPhone)-tik, eta eraman zurekin zure errutina, zauden tokian egonda ere.
Egin daitezkeen jardueren irudiak

Zer jarduera biltzen ditu?

UPV/EHUko ikasleentzako, TEKAZELentzako eta irakasle-ikertzaileentzako doako plataforma da. Profesionalek bideratutako eta maila guztietarako pentsatutako saioak biltzen ditu.

Egunero, honako hauetara sartzeko aukera izango duzu:

  • ABDOMINALAK / LUZAKETAK
  • AEROBIK
  • AEROBIK LATINOA
  • SPINNINGA (Indoor txirrindularitza)
  • COMBAT
  • GAH
  • HIIT/FUNTZIONALA
  • MEDITAZIOA
  • PILATES
  • TAI JIA
  • TBC / TONIFIKAZIOA
  • YOGA

Ariketa fisikoko modalitate bakoitzak hainbat eskola jasotzen ditu zure denboraren, mailaren edo aldartearen arabera aukeraketa egin dezazun.

Antolatu zure errutina, jarraitu zure erritmoari eta mantendu aktibo. Etxetik, egoitzatik edo zuk nahi duzun tokitik!

Nola eman dezaket izena?

  • Eskakizuna: UPV/EHUko komunitateko kidea izatea.
  • Izen emateak 2025eko urriaren 1etik aurrera egongo dira zabalik.
  • Bete onlineko formularioa (Firefox edo Chrome erabiltzea gomendatzen dugu)

Erregistratu ondoren:

  • Sartzeko kupoia eta plataformara sartzeko zuzeneko esteka dituen mezua jasoko duzu.
  • Sarbidea 2026ko irailaren 30era arte izango da baliozkoa.

Aktiba zaitez. Mugi zaitez. Konektatu zure ongizatearekin.

UPV/EHUk guztia erraztuko dizu jarduera fisikoa zure erara egin dezazun, askatasun osoz eta laguntza profesionalarekin.