Errugbiko Eskola
Errugbia EHUn proiektua 2025-2026
Unibertsitateko ikasleentzat Errugbi ikastaroaren antolaketa
Ikastaro bat proposatzen dira bigarren lauhilabeterako:
Errekaldeko errugbi zelaian: Bilboko eta Bizkaiako fakultateetako ikasleei zuzenduta
Errugbi zelai hau aukerarik onena da kirol honetan murgiltzeko esperientzia proposatzeko. Zelaiaz gain, aldagelak eta gimnasioa ditu zelaian bertan, baita hirugarren denboretarako espazio egokia ere. Parte hartzen duten ikasleek errugbilari baten esperientzia osoa partekatuko lukete.
Ikastaroaren irizpide nagusiak
Astero ikastaroaren saio bat izango lukete ikasleek. Izena ematen dutenen mailara egokituko litzateke (oinarrizkoa, teknifikazioa). Ikastaroa 7´s (Seven´s) modalitatea sustatuko luke eta mistoa izango litzateke (talde zabala egonez gero gizonezko/emakumezko azpitaldeak antolatzea baloratu daiteke).
Taldea egokia lortzeko 20 kide lortu beharko genituzke. Printzipioz plazak ez genituzke mugatuko.
Baliabide materialak eta pertsonal guztiak Universitario Bilbao Rugby-k bideratuko lituzke. Bi monitore/entrenatzaile aurreikusten dira proiektua aurrera eroateko. Bestelako materialak: zelaia (Bilbao Kirolari alokatzeko prozedura burutu), baloiak, konoak,petoak, defentsarako gailuak, etab.
- Eguna: Astelehenetan, 16:00etatik 17:30etara
- Lekua: Errekaldeko Kiroldegia, errugbi zelaia (Bilbo)
- Ikastaroaren hasiera: Otsailak 9an lehenengo saioa
- Ikastaroaren bukaera: Maiatzak 11an azken saioa
- Prezioa: Kostu gabekoa
- Lortzeke kredituak ikaslearentzat: kreditu bat
- Heltzeko bide egokia: Bilbobus 72 linea hartu Errekalde-Larraskitu/Polideportivo geltokiraino
Saio gabeko egunak
- Jai egun ofizialak
- Aste santua: Apirilak 2tik 12rarte