Breadcrumb

PSG Eskola 2026-2027 (Gipuzkoa)

PSG Eskola "Probatu, Sentitu, Gozatu" 26/27

Pertsona eta maila guztietarako ariketa fisikoko programa

Aurten campusean ariketa fisikoa probatu, sentitu eta gozatuko dugu. Ariketa fisikoa eta kirola egitea gustatuko litzaizuke baina ez dakizu nola? Aspaldian ezer egin gabe? Oso sedentarioa zara eta ez dakizu nola hasi?

Ez da erreza izaten gure bizi-ohiturak aldatzea. Presiorik gabeko eta bakoitzaren gaitasunera egokitutako jarduera diseinatu dugu. Astean bitan elkartuko gara eta lehen urratsak ematen hasiko gara elkarrekin. Helburua ariketa fisikoaz taldean eta era osasuntsuan gozatzea izango da. Konpromozurik gabe, zatoz probatzera!

Jarduera fisikoa era jarraituan egiteko, honekin “matxakatu” beharrean, mugimenduaz gozatzea ezinbesteko estrategia da.

Jarduera fisikoan aditua den entrenatzaile baten laguntzarekin (Mikel Odriozola), jarduera eta kirol desberdinak probatu, sentitu eta gozatuko ditugu.

  • Egunak: astearteak eta ostegunak
  • Ordua: 13:15 - 14:15
  • Lekua: Irteera Gipuzkoako campuseko EHUko kirol instalazioetatik. Ondarreta Pasealekua 22.
  • Denboraldiak: urria-abendua / otsaila-maiatza
  • Prezioa: Doan
  • Kredituak: Asistentziaren arabera. 15 ordu 0,5 kreditu / 25 ordu kreditu 1
Plaza mugatuak.
Lehenengo lauhilekoa: izen-emateak irailaren 7tik aurrera.

Egutegia

  • 1. Lauhilekoa:  2026ko urriaren 1etik abenduaren 17ra arte (22 saio)
  • 2. Lauhilekoa: 2027ko otsailaren 2tik maiatzaren 27ra arte (30 saio)

Jarduerik gabeko egunak

  • 2026ko abenduaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte 
  • 2027ko martxoaren 22tik apirilaren 4ra arte
  • Abenduak 8

Izen-emateak

Izen-emateko jarraitu beharrezko urratsak:

  • Kirol Zerbitzuan aplikazioan sartu eta izen-eman.
  • Bertan, "Bizitza aktiboa=Bizitza osasungarria" atalean sartu, "Kirol Eskola" eta aurkitu jarduera
  • Izen-emateko urrats guztiak jarraitu
  • Izen-ematea gorde
  • Izen-ematea irekita egongo da
Lauhilekoa amaitzean, EHUkirolako kamiseta bat oparituko da, parte hartzea egiaztatu ondoren.